Agrégateur de contenus

Retour Bihotz Begietan edizio berria

Twitter

XABIER LIZARDIREN BIHOTZ-BEGIETAN POEMA LIBURUAREN EDIZIO BERRIA SUSTATU DU UDALAK

2021/09/24

Susa Argitaletxearekin elkarlanean, Bihotz-Begietan poema liburuaren edizio berria sustatu du Zarauzko Udalak. Azken urteetan, Xabier Lizardi zarauztarraren poema liburu hau katalogotik kanpo geratu da eta ezin zen liburu dendetan aurkitu. Poetaren jaiotzaren 125. urteurrena baliatuz, poema liburuaren edizio berria kaleratu da.

1932an argitaratu zen Biotz-Begietan poema liburua, Xabier Lizardiren heriotza baina urtebete lehenago, eta euskal poesiaren erreferentziazko lana bilakatu da. Edizio berri honetarako, jatorrizko testua gaur egungo ortografia estandarrera ekarri da. Anjel Lertxundik egin dio hitzaurrea eta Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarra izan da ilustrazioaren arduraduna. Eranskin gisa, jatorrizko edizioa gehitu zaio argitalpen honi.

Atzo arratsaldean ospatu zen poema liburuaren aurkezpen saioa udaletxeko Pleno Aretoan, eta bertan izan ziren Xabier Txurruka alkatea; Iñigo Agirre, Lizardiren familiaren ordezkari gisa; Leire Lopez, Susa argitaletxeko editorea; Zuhar Iruretagoiena eta Anjel Lertxundi.

“Gaur egungo irakurlegoari gerturatu nahi izan diogu Xabier Lizardiren poesia, azken urteetan ezinezkoa baitzen liburu dendetan aurkitzea” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Edizio berritu honetako testua egungo hizkuntzara egokitu nahi izan dugu, denek uler dezagun Lizardiren maila poetikoa”.

Susa Argitaletxearen elkarlanetik sortu den edizio berri honetarako 7.500 euroko inbertsioa egin du Zarauzko Udalaren Kultura Sailak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010