Agrégateur de contenus
Retour

berreskuratutako liburu eta disko azoka

Twitter

BERRESKURATUTAKO LIBURU ETA DISKO AZOKA

2020/10/06

Urriaren 11 eta 12an, igandea eta astelehena, “Berreskuratutako Liburu eta Disko Azoka” izango dugu Zigordia kalean (eguraldi txarra bada, Udal Merkatuko behe solairuan) 10:30etatik- 14:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.

Formatu txikiko azoka honetan bigarren aukerako liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta abar, salgai izango dira eta aldi berean etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko.

Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko.

Zarauzko Udalak bat egiten du azoka honen helburuekin: Berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi da, hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea baitira oinarrizko pausoak. Gainera, ekimen honekin, gizartean baztertuak dauden pertsonak lagunduko dira.

 

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010