Agrégateur de contenus

Retour Berdintasuna diagnostikoa

Twitter

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNARI BURUZKO DIAGNOSTIKOA GAUZATUKO DU UDALAK

2021/11/11

Zarauzko Udalak 2015. urtean martxan jarri zuen Zarauzko Emakume eta Gizonen III Parekidetasun Plana (2016-2021) aurten amaituko da eta, datorren urtean abiatuko den IV. Planari (2022-2026) hasiera eman aurretik, ezinbestekoa da Zarauzko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko egoera ezagutzea.

Oraindik ere emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lan handia egin beharra dago: lan baldintzak, indarkeria matxista, lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak, genero estereotipo tradizionalen iraupena, eta abar. Egoera hau hobetzeko, beharrezkoa da guztion inplikazioa, gizonena zein emakumeena.

Hori dela eta, egoeraren diagnostikoa ezagutzeko herritarrekin kontaktuan jarriko da Udala, euren iritziak, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko, eta honela, hurrengo plana egituratzean, kontutan hartu beharreko eta hurrengo urteetan bideratuko diren neurriak eta jarduerak euren beharretara egokitzeko.

NOLA HARTU DAITEKE PARTE DIAGNOSTIKO HONETAN?

1. Datozen egunetan egingo diren saio irekietara etorriz:

Saioak Etxezabalako beheko solairuko aretoan izango dira. Azaroaren 16ean euskaraz eta 23an gazteleraz.

Ordutegia: 18:30 - 20:00.

2. Parekidetasun departamentuak prestatu duen galdetegia betez: 

Galdetegia online bete ahal izango dute esteka honetan sartuta.

Galdetegia eskuz betetzeko aukera izango da Udal-eraikinetan jaso ahal izango den inprimakietan:  kiroldegian, liburutegian, Gaztelekuan, Euskaltegian eta Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010