Udalak jakinarazten du joan den astean, ostegunetik ostiralerako gauean, Zeleta Berri parkean (Villa Munda) bizi ziren hiru beltxarga desagertu zirela. Udalak lapurreta kasu bat izan denaren susmoa du eta herritarrei eskatzen die, honen inguruko informaziorik badaukate, mesedez, Udalarekin kontaktuan jarri daitezela Herritarren Arrera Zerbitzuaren (HAZ) bitartez.