Agrégateur de contenus
Retour Bazkide informazioa
Bazkide informazioa
Kontaktua
Helbidea:
Nafarroa 22
20800 Zarautz
Telefonoa:
943 00 51 30
688 60 35 56
E-mail:
liburutegia@zarautz.eus

Informazioa
BAZKIDE TXARTELA
Bazkide txartela egiteko eskabide orria bete behar duzu. Inprimaki hau liburutegian ere eskura dezakezu.
Irakurle txartelaren eskabide-orria
MAILEGU-ARAUAK
MAILEGU ZERBITZUA ERABILI AHAL IZATEKO:
- Inprimakia bete behar da (14 urtetik beherakoen kasuan, guraso edo tutoreek sinatuta).
- Liburutegiko bazkide-txartela egitea doakoa da, baina galtzen bada 3,70€ ordaindu behar da berria egin ahal izateko.
- Helbidea edo telefonoa aldatuz gero, liburuzainari jakinaraziko zaio.
- Bazkide-txartela Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare osoan erabili daiteke, mailegu zerbitzua erabiltzeko batez ere.
MAILEGATU DAITEKEEN DOKUMENTU KOPURUA:
- Zure liburutegian: 3 liburu (21 egunen barruan itzultzeko), 3 ikus-entzunezko (7 egunen barruan itzultzeko) eta hainbat aldizkari.
- Sareko beste liburutegietan mailegatu daiteke.
BUZOIA: Liburutegiaren ordutegitik kanpo itzulketak egiteko izango da.
EPE-LUZATZEA: Dokumentuen epea behin luza daiteke, liburutegian bertan, telefonoz, edo Internet bidez (erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik).
ERRESERBAK: Liburutegian edo Internet bidez egin daitezke. Gehienez bi erreserba egingo dira. Dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa da.
MAILEGU-ESKAERAK: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi batzuetara gehienez bi mailegu-eskaera egin daitezke. ISUNAK: Atzerapen-egun bakoitzeko eta dokumentu bakoitzeko, egun bateko etenaldia izango da sare osoan.
DOKUMENTUAK GALDU EDO PUSKATZEA: Dokumenturen bat galdu edo puskatzen bada, berria ekarri behar da.
LlBURUTEGI ELEKTRONIKOA: Erabiltzeko argibideak
- Liburutegi elektronikoko ordenadoreek honako aukerak dituzte: kontsultarako Internet sarbidea, ofimatika eta haur liburutegiak instalatuta dauzkan CD-ROMak.
- Zerbitzua erabili nahi duenak, irakurle txartela aurkeztu behar du aurretik, erakusmahaian. Helduek zein haurrek 60 minutuz erabiltzeko aukera izango dute, eguneko.
- 10 urte baino gutxiago dutenek tutore batekin etorri behar dute.
- 10-14 urte bitartekoek, gurasoen edo arduradun baten baimen idatzia beharko dute (baimena emateko inprimakia liburutegian bertan bete beharko dute).
- Ordenagailu bakoitzean bi pertsona ariko dira gehienez, eta isiltasunean.
- Ordenagailua itzaltzen den aldiro, hasierako konfiguraziora itzultzen da. Beraz, liburutegiak ez du bermatzen gordetzen den informazioa hor izatea. Segurtasun eta konfidentzialtasun kontuengatik ordenagailua erabili ondoren itzali egin beharko da.
- Inprimaketak egiteko orriak liburutegiko erakusmahaian eskatu beharko dira, eta udal ordenantzetan zehaztuta duten prezioen arabera kobratuko dira bertan. Bestalde, informazioa “pen-drive”etan grabatu ahal izango da.
- Guztiz debekatuta dago ordenagailua edonola erabiltzea. Ezingo dira erabili liburutegikoak ez diren programak, CD-ROMak, etab., edota ordenagailuko konfigurazioa aldatu.
- Liburutegiak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak jasoko duen informazioaren erantzukizuna, ez eta erabiltzailearen ordenagailuan CD-ROMak instalatzetik letozkeen eragozpenak ere.
Goian azalduriko arauak errespetatzen ez badira, bazkideak zerbitzua berriz erabiltzeko eskubidea galduko du.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010