Agrégateur de contenus
Retour

Basarri bertso paper saria

Twitter

BASARRI BERTSO PAPER SARIA, MARTXAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/04/29

Zarauzko Udalak, urtero, Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen du, herrian hainbeste urtetan bizi izan zen bertsolariaren omenez. Euskara suspertzeaz gain, bertsogintzari laguntzea du helburu, eta horretan dihardu azken hogeita hamar urteetan. Horren lekuko XXXVI. edizioa aurtengoa.

Egungo alarma egoerak, ordea, kolokan jarri du kultur mundua, eta lehentasuneko ildoari jarraiki, hainbat kultur jardunaldi eta ekimen bidean erortzen edo atzeratzen ari dira, itxialdi-egoerak horretara bultzatuta. Irune Urbietak (EAJ-PNV), Kultura zinegotziak, egoera honek “herritarren sormenerako gogoa eta lanerako asmoa piztu dituela” azpimarratu du eta “Zarauzko Udalak ere, oroimenean oinarritzen den eta ahoz aho transmititzen den euskal literaturak sari honekin jarraitzeko esfortzua egitea merezi du” adierazi du.

Hori horrela, Zarauzko Udalak Basarri Bertsopaper lehiaketa aurreratzea erabaki du, uztailetik ekainera. “Helburua, herritarren sorkuntza-grina eta lanerako gogoa aprobetxatzea dira, eta, bide batez, etxeratze-egoeran, denbora nola xahutu jakin gabe dabiltzan horiei aukera bat gehiago eskaintzea”, azpimarratu du Urbietak.

Lanak aurkezteko epea irekita dago dagoeneko, eta ekainaren 14ra arte iraungo du. Sari-banaketa, aldiz, uztailean izango da, Motxian bertso eskolak antolatzen duen bertso-astearen baitan. Oinarrietan, gainera, aldaketak egin dira. Batetik, aurten, egile bakoitzak gehienez, bi lan aurkeztu ditzake, eta bestetik, osasun-neurriak ahal bezain zuzen betetzeko asmoz, emailez soilik aurkeztu ahalko dira lanak. Parte hartu nahi duen orok xehetasun guztiak aurkituko ditu oinarrietan, eta horiek eskuragarri izango ditu udaleko web orrian (www.zarautz.eus)


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010