Agrégateur de contenus

Retour Barren Plaza

Twitter

BARREN PLAZAN ERRESPETUZKO BIZIKIDETZARAKO DEIA

2022/07/15

Gaur goizean Barren Plazako eta Patxiku kaleko ostalariek agerraldia egin dute bertako establezimenduen bezeroek auzokideekiko bizikidetza egokia sustatzeko hartuko dituzten neurriak azaltzeko. “Kontziente gara momentu batzuetan jende asko eta zarata ugari egoten dela plaza honetan”, adierazi du Eli Salegi, Barren Plazako ostalarien ordezkariak. “bizikidetza hori hobetzeko asmotan, hainbat neurri hartuko ditugu, ahal den heinean, sortzen diren traba horiek murrizteko”.

Martxan jarriko diren neurrien artean, besteak beste, jendeari terrazetatik kanpo ez kontsumitzeko eta bertako eskaratzetara sarbidea libre mantentzea portxeetan eta beladoreak zintaz mugatzea dira esanguratsuenak. “Neurriak adierazten diren orriak jarriko ditugu tabernetan eta terrazetan eta gure bezeroei ere eskatzerako orduan jakinaraziko dizkiegu neurri hauek”, azaldu du Salegik.

Ekimen honetara atxikitu diren tabernak honakoak dira: Itsaski, Gau Txori, Noiz Bait, Naparrak, Napar Zahar, Arkupe Berri, Patxiku, Basarri eta Salegi.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkatea ere bertan izan da errespetuzko bizikidetzarako konpromezu honi Udalaren babesa adierazteko. “Pandemiak erakutsi digu, zutik edatea galarazita zegoenean, tabernetako terrazak egoki erabiliz ostalaritzak kalitatezko zerbitzu bat ematea posible zela eta hor aurki dezakegu ostalarien eta bizilagunen bizikidetzarako gakoa”, azaldu du alkateak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010