Agrégateur de contenus
Retour BAI Euskarari ziurtagiria 2022
ZARAUZKO 29 ESTABLEZIMENDUK ESKURATU DUTE BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA


2022/11/29
Euskaraldian murgilduta gaudela aprobetxatuz, Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa eta erakundeen lana aitortu nahi izan du.
“Zarauztarron hiru laurdenak gara euskaldun, baina euskara jakitea ez da nahikoa, ezinbestekoa da euskarak bizi-indarra izatea, eta horretarako erabili egin behar da”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Edozein unetan, edozein tokitan, edozein jardueratan euskaraz egiteko aukera izatea oso garrantzitsua da. Euskarak behar ditu guneak, lurraldeak, herriak non bizitzako funtzio guztiak euskaraz betetzea posible gertatzen den. Horietako bat Zarautz izan daiteke, zalantzarik gabe”, gehitu du alkateak.
Duela 17 urte hasi zen Bai Euskarari elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana eta urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik atera dute Bai Euskarari ziurtagiria. 2022. urtean, herriko 29 enpresak lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan, Udalarekin daukan lankidetza hitzarmenaren baitan, Bai Euskarari Elkartearen aholkularitza jaso dute. Aitortza ekitaldi hau baliatuz, 2023. urterako hitzarmena ere berritu dute bi erakundeek.
Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak ematen du, eta euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatzeko balio du. Egindako lana aitortu eta pausoak ematen laguntzeko balio du.
Ziurtagiri hau lortzeko irizpide zehatz batzuk jarraitzen dira: langile eta kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia eta enpresaren kanpo zein barne harremanetan erabilitako hizkuntza.
Hauek dira 2022. urtean Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duten Zarauzko establezimenduak:
1. Andere Produktu Profesionalak
2. Asti Pinturak
3. BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak
4. Blasenea Mintegi Ekologikoak
5. Borda Ardoak
6. Chapucetti Diseinuak
7. Eguzki Taberna
8. Ekia pentsioa
9. EKOLIO Olio Birziklapena
10. Etxabe Confort
11. Euskadiko Halterofilia Elkargoa
12. Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Zarautz
13. Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L.
14. Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L.
15. Iruretagoiena Harategia - Kukulu
16. LAB – Langile Abertzaleen Batzordeak – Zarautz
17. Laguntasuna S.Coop.
18. Laia Janari Denda
19. Lizardi lanerako arropa-denda
20. LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa
21. Martiarena zapategia
22. Mendizabal Kinkila Denda
23. Orizar Burdindegia S.L
24. Oteitza Lizeo Politeknikoa
25. Solozabal Autoeskola – Zarautz
26. Talai Berri Txakolindegia
27. Tropela Informatika eta Euskara Elkartea
28. Ulacia bidaiak S.L.
29. Zarauzko AEK euskaltegia
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010