Agrégateur de contenus
Retour BAGA BIGA HIGA – Hitzaldia kantatua
BAGA BIGA HIGA – Hitzaldia kantatua

2015/03/01
Euskal kantagintzaren transmisiorako eta sustapenerako egokituriko hitzaldi-kantatu bat da “Baga, biga,higa”. Mikel Markez kantariak emango du martxoaren 4an 19:30tan Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolan .
Hainbat irudi eta bideoren laguntzarekin euskaraz egindako kantuaren historiaren argazki bat egiten du, unean uneko gizartearekin izan duen harremana interpretatuaz. Horrez gain, hamarkada bakoitzean garrantzitsu izan diren hainbat kantu ematen ditu zuzenean gitarraren laguntzaz.
Ekitaldia Musika eskolako bigarren soilaruan izango da eta sarrera doakoa da.
