Agrégateur de contenus
Retour

Azterketen inguruko informazioa

Azterketen inguruko informazioa

Informazioa

Zure euskara-maila egiaztatu nahi izanez gero, hau da, tituluren bat atera nahi baldin baduzu, hona hemen hainbat aukera:

HABEren deialdi itxia. Azterketa hauetan parte hartzeko, ezinbestekoa da euskaltegian matrikulatuta egotea. A1, A2 eta B1eko ikasleek euskaltegian bertan urte osoko ebaluazio jarraituaren bitartez eta amaieran azterketa bat eginda egiaztatzen dute; B2, C1 eta C2ekoek entzumena eta irakurmena euskaltegian egiaztatzen dute eta idazmena eta ahozkoa HABEko azterketetara aurkeztuta. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:

http://www.habe.euskadi.eus/ikasleen-egiaztatzea/s23-4728/eu/

 

HABEren deialdi irekia. B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu nahi dituen edonor aurkeztu daiteke azterketa hauetara. Hemen klikatuta lortuko duzu informazioa:

http://www.habe.euskadi.eus/ikasleen-egiaztatzea/s23-4728/eu/

 

IVAPeko azterketak. Kontuan izan azterketa hauetara aurkezteko administrazioko langilea izan behar duzula. Hemen duzu informazioa:

www.ivap.euskadi.eus/r61-vhe/eu


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010