Agrégateur de contenus

Retour azterketak Zinema Pilotalekuan

Twitter

AZTERKETAK EGITEKO ZINEMA PILOTALEKUA EGOKITU DU UDALAK

2020/11/12

COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, kutsadurak saihesteko, ikasleek azterketak egiteko Zinema Pilotalekua egokitu du Zarauzko Udalak.

Era honetan, Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleek hiru hilabete honetako azterketak  bertan egiten hasi dira jada.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren esanetan: “Herriko ikastetxe guztiekin harremanetan aritu gara ikasturte hasieratik. Beraien eskaerak entzun ditugu eta hainbat aukera eskaini dizkiegu. Horietako bat izan da, Oteitza Lizeoko zuzendariak azterketa garairako zuen espazio arazoari irtenbidea bilatzea. Zinema Pilotalekuan Udalak mahaiak eta aulkiak jarri ditu jarduera honetarako. Gazteen segurtasuna bermatu behar dugu eta segurtasun distantzia mantentzeko oso leku aproposa iruditzen zaigu”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010