Agrégateur de contenus
Retour Aztarnak ikuskizuna
AZTARNAK DANTZA EMANALDIA IKUSGAI MODELO ARETOAN ETORKINAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN BAITAN


2022/12/13
Igande honetan, abenduaren 18an, Etorkinaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta Zarauzko Udalak, herriko GKEen koordinadorarekin elkarlanean, Aztarnak dantza ikuskizuna antolatu du ostiralerako (abenduak 16) Modelo Aretoan.
Ikuskizun honetan, Iruñeko BAOBAB dantza taldeak kultur arteko topaketa bat islatuko du euren dantzen bitartez. ‘Aztarnak’ kulturen, identitateen eta sentieren arteko topaketa da; artea publikoarekin komunikatzeko bitarteko den espazioa denboran. Hainbat jatorritako artistak elkartzen dira agertokian honako mezu hau helarazteko: “Mila begirada, taupada bakar bat”. Desberdintasun kulturalek, banandu beharrean, aberastu egiten gaituzte. Dantzak, bere hizkuntza unibertsalarekin, topagune batera garamatza, eta bertan geure burua epaiketarik gabe begiratzen dugu. Orduan sentitzen dugu mundu beraren parte garela, taupada bera.
Ikuskizuna ostiral honetan, abenduaren 16ean, 20:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan eta sarrera doakoa izango da.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010