Agrégateur de contenus
Retour

Autobus geltoki aldaketa

Twitter

PILARTXOENEA-KO HIRIBUS GELTOKIA TOKIZ ALDATUKO DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/01/21

Zarauzko Udala Zinkunegi kalean burutzen ari den asfaltatze lanak direla eta, Pilartxoenea-ko Hiribus geltokia tokiz aldatuko da. Hala, Pilartxoeneako geltokia Gipuzkoa kalea 45 zenbakira mugituko da, lanak amaitu bitartean. Hau honela, Zarauzko Hiribuseko 2.linea eta Linea Mistoak bertan egingo dute geltokia eta, ondoren, Gipuzkoa kaletik barrena joango dira, Jautarkol kalean biratu eta Nafarroa kalean sartuz, ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

Lanak urtarrilaren 27an amaitzea aurreikusten du Udalak. Informazio guztia Pilartxoenea-ko geltokian aurkituko dute erabiltzaileek.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010