Agrégateur de contenus
Retour Atzegiren kanpaina Zarautzen
ATZEGIREN KANPAINA BERRIA, ZARAUTZEN
2020/10/22
ATZEGIren (adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea) sentsibilizazio-kanpaina martxan da. Aurtengoa berezia da, bizi den osasun-egoera dela eta, eta baita ere ATZEGIk 60 urte beteko dituelako.
Herri desberdinetan aurkeztu da kanpaina, urriaren 22an Zarautzen adibidez. Bertan, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko Alkatea eta Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak egon ziren. Zarauzko Udalak Atzegik egindako lana goraipatu eta txalotu egin zuen.
Atzegiren hitzetan: gauzak asko aldatu dira 1960an familia batzuk seme-alaben etorkizunaren alde borrokatzeko elkartu zirenetik. Lehen pentsaezinak ziren helburuak lortu dira esparru ezberdinetan; hezkuntzan, egoitzetan, lanean, aisialdian, oro har, eskubideen arloan, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lanerako eskubidea, botoa emateko eskubidea, modu independentean bizitzeko eskubidea, etab.
"Atzegi 60 urte bidelagunak biltzen" lelopean, Atzegik bidelagunen irudia nabarmendu nahi du; adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, elkartearekin bat eginez, borrokatzen duten pertsonak hain zuzen ere. Pertsona horiekin lortu dugu gizartea aldatzea, begirada aldatzea, aukerak areagotzea eta azken batean, eskubide asko onartzea.
60. urteurrenari keinu eginez www.atzegi.eus/bidelagunak webgunean astero, 60 astez, protagonista bat aurkeztuko dute (adimen desgaitasuna duten pertsonak, senideak, boluntarioak edo bestelako bidelagunak) bere esperientzia pertsonala (zer lorpen baloratzen duen gehien, zer amets dituen etorkizunera begira, etab) azaltzeko. Hala, urteurrenaren amaieran, 2021eko abenduaren 20an, Kursaalean ekitaldi bat egitea aurreikusten dute. Ekitaldi horrek urteurrenari amaiera eman eta etorkizunari bide ematea izango du helburu.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010