Agrégateur de contenus
Retour Asti lursailen erosketa
UDALAK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI HIRU LURSAIL EROSI DIZKIO ASTI KIROLGUNEAREN ZABALPENERAKO


2022/12/29
Astiko udal kirol instalakuntzak zabaltzeko proiektuaren bidean, Zarauzko Udala inguruko lurren erosketaren kudeaketan dihardu azken urteotan. Prozesu honen baitan, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, azken honek Sakoneta baserriaren inguruan zeuzkan hiru lursail saltzeko akordioa gauzatu dute.
Gaur goizean sinatu dute Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako foru diputatuak salmentaren eskritura. Hiru urte iraun du bi erakundeen arteko akordio hau lortzeko prozesuak eta, salerosketa honen bitartez, Udalak 1.871 m2-ko lursailaren jabetza lortu du 65.541,13 euroko inbertsioa eginez.
Azken akordio hau kontuan hartuz, Udalak dagoeneko egungo Asti kirol gunearen inguruko 16 lurjaberekin adostasuna lortu du, etorkizunean Astiko udal kirol instalakuntzak zabaltzeko balio izango duten lurrak erosteko.
“Gure herrian kirola sustatzen jarraitzeko beharrezkotzat jotzen dugu Astiko udal kirol instalakuntzen zabalkuntza”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Azken urte hauetan Asti inguruko lurren gestioa lantzen jardun gara, datozen urteetan zabalkuntza hau errealitate bihurtuko duen proiektua ahalbidetzeko”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010