Agrégateur de contenus
Retour

Asfaltatze Plana - Txurruka / Zinkunegi

TXURRUKA BIDEA ETA ZINKUNEGI KALEAN JARRAITUKO DUTE ASFALTATZE LANEK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/01/17

2019. urterako Asfaltatze Plana urtarrilaren 8an hasi zen Untzain auzoan. Datozen asteetan, lanek jarraipena izango dute Txurruka bidean eta Zinkunegi kalean.

Campezo Obras y Servicios S.A. enpresak urtarrilaren 20ean, astelehena, hasiko ditu asfaltatze lanak Txurruka bidean. Iraupena 3 egunekoa izatea aurreikusten da. Era berean, Urtarrilaren 21ean, asteartea, Zinkunegi kalean ere hasiko dira asfaltatze lanetan. Lanek, 10 egun inguruko exekuzio epea izango dute eta bi faseetan burutuko dira. Aurrenengo fasean Gipuzkoa kalea eta Nafarroa kalea bitarteko eremuan arituko dira eta bigarren fasean Nafarroa kalea eta Zumalakarregi kalea bitarteko eremuan.

Denbora tarte honetan, ibilgailuen aparkamendu eta zirkulazioari eragingo diote asfaltatze lanek. Hala, ibilgailuak ezingo dira obra eremuan sartu. Udaletik bizilagunei barkamena eskatu nahi diegu, obrak sortu ditzakeen eragozpen guztiengatik.

Hauxe da 2019 urteko Asfaltatze Planean aurreikusitako esku-hartzeen egutegia:

TOKIA HASIERA DATA AMAIERA DATA
Alkortiaga bidea (Elkano auzoa) Urtarrilak 15 Urtarrilak 22
Txurruka bidea Urtarrilak 20 Urtarrilak 22
Zinkunegi kalea (Gipuzkoa - Nafarroa) Urtarrilak 21 Urtarrilak 27
Zinkunegi kalea (Nafarroa - Zumalakarregi) Urtarrilak 23 Urtarrilak 30
Jautarkol kalea Urtarrilak 28 Urtarrilak 31
Mateo Mugika kalea Urtarrilak 30 Otsailak 4
Zelai Ondo Plaza Otsailak 3 Otsailak 10
Zelai Ondo kalea Otsailak 4 Otsailak 17
Bizkaia Kalea (San Inazio - Salbide) Otsailak 10 Otsailak 18
Bizkaia kalea (Iturribide - Urdaneta) Otsailak 13 Otsailak 20
Egaña kalea Otsailak 17 Otsailak 21
Gipuzkoa kalea (Mintegi - Nafarroa) Otsailak 21 Otsailak 28


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010