Agrégateur de contenus
Retour

Aritzbataldeko pista berria

Twitter

ZARAUZKO UDALAK BOST MILIOI EURO INBERTITU DITU AZKEN BOST URTEETAN HERRIKO KIROL INSTALAKUNTZA PUBLIKOAK BERRITZEKO

2021/09/08

Zarauzko Udalak konpromiso irmoa dauka kirolarekiko eta herriko kirol elkarteekiko eta, azken urteotan, hainbat kirol-instalakuntza eraiki eta berritu ditu. “Zarauzko Udalak 5.000.000 eurotik gora inbertitu ditu azken bost urtetan Zarauzko kirol instalakuntza publikoak berritzen” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak atzo arratsaldean egin zen Aritzbataldeko pista berriaren inaugurazioan.

Azken urte hauetan berritu diren instalakuntzen artean Astiko errugbi zelaiko harmailen estalpea, aldagelen berrikuntza, transformazio zentro berria, Asti txikiko belar artifizialaren aldaketa, eta Astiko beste harmaila berri baten eraikuntza daude. Honez gain, Lizardi institutuaren patioan pista eta kirol areto berri bat egin dira, laster amaiera emango zaien aldagela berriekin batera.

Aritzbatalde kiroldegiko pistari dagokionez, Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak adierazi du badirela urte batzuk “Zarautz Kirol Elkarteak pista berritzeko eskaria egiten zigula, eta ikusirik oso maila altuan lehiatzen ari direla hainbat ataletan, uda hau baliatu dugu Aritzbataldeko pistaren berrikuntza lanak egiteko”.

Pista honek bere hastapenetatik zuen gomazko lurra egurrezko tarimarengatik aldatzeaz gain beste hainbat berrikuntza ere egin dira, hala nola, saski, ate eta sare berrien instalakuntza, megafonia zerbitzuaren eraberritzea, paretak margotu eta bertan dauden publizitate panelak txukundu, markagailuaren metakrilatoa aldatzea eta larrialdiko ate berrien instalakuntza. Guztira, Udalak 160.297,22 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin du uda honetan egindako lanek.

Zarautz Kirol Elkartea gustura agertu da egindako azken berrikuntza lan hauekin eta hala adierazi du Esteban Collantes elkarteko presidentea: “Garrantzitsuena Udalarekin sentitzen dugun gertutasuna da, gure eskakizunak erantzun dituzte eta pistaren berrikuntzan hartu diren erabakietan parte hartzeko aukera izan dugu“.

“Zarauzko kirol-instalakuntzen berrikuntza ez da hemen amaitzen. Etorkizuneko erronka Astin daukagu, eta uda honetan jada bertako lursail batzuk erosi ditu Udalak jarraian Astiko kirol instalakuntzen zabalpenari ekiteko” aurreratu du Txurrukak.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010