Agrégateur de contenus

Retour Aritzbataldeko Ikasgela

Twitter

IKASGELA ARITZBATALDE KIROLDEGIRA ITZULIKO DA ASTELEHENETIK AURRERA

2022/03/18

Datorren astelehenetik aurrera Ikasgela Aritzbatalde Kiroldegira itzuliko da zerbitzu honen tamaina eta ordutegia zabaltzeko asmoarekin.

“Zarautzen ikasleen beharrak asetuko dituen Ikasgela bat edukitzea ezinbestekoa dela uste dugu”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak. “Sanz Eneako Ikasgela espazioz txikia gelditzen zela ikusi genuen eta, duela urte batzuk, kiroldegian ikasteko areto bat egokitzeko erabakia hartu zen Udaletik. Ordea, duela bi urte, pandemiaren ondorioz Kiroldegian espazioak berrantolatu behar izan ziren eta Ikasgela Sanz Enean bakarrik zabaltzeko beharrean ikusi ginen. Orain, aurreko egoerara bueltatzeko aukera dugula ikusita, kiroldegian Ikasgela berriz zabaltzeko erabakia hartu dugu”.

Hauxe izango da Ikasgelaren ordutegia datorren astetik aurrera:

  • Astelehenetik ostiralera: 6:15 – 21:30
  • Larunbatak: 08:00 - 13:30 / 15:30 - 20:00
  • Igande eta jai-bezperak: 08:00 - 13:30

Ikasgelak 50 pertsonentzako edukiera izango du eta Wi-Fi konexioa. Ikasgelara sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da liburutegiko txartela erakustea kiroldegiko harreran.

Ikasgela kiroldegian dagoen heinean, erabiltzaileei jakinarazten zaie ordu zehatz batzuetan zarata egon daitekela ondoko gelan spinning ikastaroa dagoen bitartean. Ikasgelaren sarreran adierazita dago zein ordu diren zarata egon daitezkeen orduak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010