Agrégateur de contenus

Retour Aritzbatalde Kiroldegia info otsaila

Twitter

ARITZBATALDE KIROLDEGIA INFO - ENTRENAMENDU FUNTZIONALA EZAGUTZEKO JARDUNALDIAK ETA OTSAILEKO TXANDAK

2021/01/29

Aritzbatalde Kiroldegian ikastaro berri bat eskainiko da otsailetik aurrera: Entrenamendu Funtzionala. Ikastaro honen helburua gorputza indartzea eta errendimendua hobetzea da, material ezberdinak erabiliz: kettelbel, mankuernak, bosu, autokargak, foam…

Hala, ikastaro hau probatzeko hainbat jardunaldi eskainiko dira, doan: otsailak 4 (osteguna), 8 (astelehena) eta 11 (osteguna) 7:00etan; eta otsailak 2 (asteartea) eta 9 (asteartea), arratsaldeko 17.00etan. Probatzera etorri nahi duen pertsona orok Harreran eman beharko du izena eta txartel bat emango zaio ikastarora etorri ahal izateko. 

Deskargatu kartela hemen

Ikastaroa gustatuz gero, ondoko aukerak daude: astelehen eta ostegunetan 7:00etan eta asteartetan 17:00etan.

Ikastaroko prezioa ohikoa izango da: astean egun batekoa bada 14,65 euro bazkideak eta 27,05 euro ez bazkideak, hileko. Astean bi eguneko ikastaroa, hileko, bazkideak 29,25 euro eta ez bazkideak 54,10 euro. 

Informazio gehiagorako Harrerara deitu daiteke 943 00 51 23 telefonora edo kirola@zarautz.eus –era idatzi.

Otsaileko txandak

Otsaileko txanden informazio taulak 'Aritzbatalde Erreserbak' atalean daude eskuragarri, baita hemen azpian ere:

Erreserba taula orokorra

Fitness gunea        

Igerileku handia        Igerileku ertaina      Igerileku txikia

Express saioak 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010