Agrégateur de contenus
Retour

Aritzbatalde kiroldegia abuztuan

Twitter

ARITZBATALDE KIROLDEGIAK MARTXAN JARRAITUKO DU ABUZTUAN, %50EKO AFOROAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/28

 

Aritzbatalde kiroldegia COVID-19 Kontingentzia Planean oinarrituz ekainaren 29an ireki zen, segurtasun eta higiene baldintza guztiekin. Uztaila igaro da eta bost aste hauetako ibilbidearen balorazio oso positiboa egin du Leire Aranak (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak: “Trazabilitate handiko mekanismoa daukagu martxan. Erreserba sistemak pilaketarik gabeko zirkulazioa bermatzen digu instalazioetan eta aretoetako zein igerilekuetako aforoa mugatua da. Ondorioz txanda bakoitzeko higiene  eta desinfekzio neurri guztiak bermatzen dira, erabiltzaileen lasaitasunerako. Guztira, uztailak 27 bitartean, 6064 erreserba ordu kontabilizatu dira; horietatik 3024 fitness aretoan eta beste 3040 igerilekuetan”.

Ikastaroei dagokionez, inoiz baino eskaintza zabalgoa izan da uda honetan Aritzbatalde Kiroldegian eta, kasu honetan ere, segurtasun eta higiene neurriak bermatzeko trazabilitate handiko dinamika izan da martxan: “14 ikastaro eskaini dira bost aste hauetan, guztira 137 ikasle. Araba kaleko eskaileretatik  bigarren pisura igo eta talde bakoitzak bere takila eta aldagela erabiltzeko aukera izan du, beste inorekin gurutzatu gabe eta erabilera aldiro garbiketa bermatuta. Ildo beretik antolatuko ditugu 2020-2021 ikasturteko ikastaroak ere, oso ondo funtzionatu baitu dinamika honek. Bide batez, erabiltzaile guztiei izandako jokabide ona eta arduratsua eskertu nahi diet,  Aritzbatalde  kiroldegiko funtzionamenduaren arrakasta beraiei esker da eta”.


Aforoa eta bazkide kuota %50ean

Abuztuan segurtasun dinamika bide beretik jarraituko du Aritzbatalde kiroldegiak: %50eko aforoarekin eta, ondorioz, %50eko hobaria aplikatuz bazkideen kuotetan. Abonatuek Zarauzko Udaleko web orritik erreserbak egiteko (www.zarautz.eus) aukera izaten jarraituko dute edo 943 00 51 23 telefonora deituta, aste bete lehenagotik hasita erreserba ordua baino 15 minutu lehenago arte. 

Ez abonatuek, berriz, hamarreko sarrera bonoa erosteko aukera dute: 41,45 eurotan 18 urtetik gorakoentzat eta 20,80 eurotan 18 urtetik beherakoentzat. Bono hauekin, abonatuek bezala, astebete lehenagotik erreserba egiteko aukera dago. Azkenik, eguneko sarrera erosten duten ez abonatuek unean bertan egin ahalko dute erreserba, kiroldegiko telefonora deituta edo Harreran bertan.

Horri lotuta, eta, bereziki, online sistema erabili ahal izateko, Aritzbatalde Kiroldegia erabiltzaileen datutegia eguneratzen ari da. Beraz, erabiltzaileei eskatzen zaie datuak osatzera harreratik pasa edo telefonoz deitzeko.

Ordutegia abuztuan

Aritzbatalde kiroldegiko arreta ordutegia ondorengo hau izango da abuztuan: astegunetan 8:00-20:00 eta larunbatetan 8:30-14:00. Larunbat arratsaldetan eta igandetan itxita egongo da kiroldegia. 

Erreserba txandak hauek izango dira abuztuan eta txanda hasi baino 15 minutu lehenago etortzea aholkatzen da.

Astelehenetik ostiralera:

FITNESS IGERILEKU HANDIA IGERILEKU ERTAINA IGERILEKU TXIKIA
6:30 6:30 6:45 7:00
8:30 8:00 8:15 8:30
10:30 9:30 9:45 10:00
12:30 11:00 11:15 11:30
16:30 12:30 12:45 13:00
18:30 15:30 15:45 16:00
  17:00 17:15 17:30
  18:30 18:45 19:00

 

Larunbatetan

FITNESS IGERILEKU HANDIA IGERILEKU ERTAINA IGERILEKU TXIKIA
8:30 8:00 8:15 8:30
10:30 9:30 9:45 10:00
12:30 11:00 11:15 11:30
  12:30 12:45 13:00

 

Express saioak eskainiko dira Fitness-en

Ikastarorik ez da egongo abuztuan zehar baina Express Saioak aktibatuko dira lehenengo solairuko aretoetan: astegunean, egunero, eta ordutegi ezberdinetan, saio monografikoak antolatu dira fitness aretoan erreserba egingo duten erabiltzaileentzat. 

Ikusi hemen Express saioetako egutegia.

 

2020/2021 ikasturterako aurre izen-ematea

Dena ondobidean, 2020/2021 ikastaroen denboraldi hasiera iraileko azken astean izatea aurreikuste da, eta udako ikastaroen dinamika berdina jarraituko dute. Momentuz, lehorreko ikastaroak bakarrik aktibatuko dira.

Ikastaroetan izena emateko lehentasuna martxoan ikastaroa amaitu zutenek dute, eta dagoeneko irekita dute epea, abuztuaren 28ra arte. Horretarako, kiroldegiko harrera gunera gerturatu eta izen emate-orria bete behar da. Udako ikastaroetan parte hartu duten erabiltzaileek ere izango dute lehentasuna: abuztuaren 31tik irailaren 4ra arte izango dute izen-emateko aukera, prozesu berdina jarraituz.

Azkenik, ikastaro bakoitzean geratu diren plaza libreak eskainiko dira irailaren 7tik 18ra bitartean. Bertan edozeinek eman dezake izena eta zozketa bidez erabakiko dira plaza horiek, urtero egin den moduan.

Informazio gehiagorako, Aritzbatalde Kiroldegiko harrerara gerturatu, kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi edo 943 00 51 23 telefonora deitu daiteke.

 

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010