Agrégateur de contenus

Retour Argien kanpaina Udaltzaingoa

Twitter

782 BIZIKLETA GELDITU DITU UDALTZAINGOAK ARGIAK ERABILTZEKO KANPAINAREN BAITAN

2026/02/05

Zarauzko Udaltzaingoa, duela bi hilabetetik hona, gure herrian dabiltzan bizikleten argien erabilera egiaztatzeko kontrolak egiten ari da. Kanpaina honen lehenengo asteetan, argirik gabe doazen txirrindulariei horien derrigorrezko erabileraren berri ematen jardun zen Udaltzaingoa. Honen ondoren, kanpaina bere bigarren fasera pasa zen, argirik gabe doazen txirrindulariei isunak jarriz.

Kanpainan zehar, guztira 782 pertsona gelditu dira bizikletaren argiztapenarekin egindako irregulartasunen bat zuzentzeko. Horietatik 85 salatu dituzte bizikletetan argia eramatera behartzen duen araudia nabarmen ez betetzeagatik.

Zarauzko Udaltzaingoak gogorarazi nahi du bizikletak aurreko argi zuria eta atzeko argi gorria eramateaz gain, ezinbestekoa dela gauez piztuta eramatea, baita baldintza klimatologikoek eta bideen baldintzek hala gomendatzen badute. Jantzi islatzaileak ere gomendagarriak dira, hala nola txalekoak eta kaskoak.

Kontrol horiek jarraitu egingo dute bizikleta-erabiltzaile guztiek dagozkien argiekin zirkulatu eta, hala dagokionean, piztuta eraman arte, gure kaleetan dabilen beste edozein ibilgailuk bezala. Argiak funtsezkoak dira txirrindularien segurtasunerako eta gainerako gidariek ikusteko. Guztion segurtasunagatik, JARRI ARGIAK.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010