Agrégateur de contenus
Retour Argazki artxibo digitala
ZARAUZKO UDAL ARGAZKI ARTXIBO DIGITALA


2024/01/05
Hainbat urtetan gure herriarekin zerikusia duen argazki-bilduma osatzen joan da Udala eta, hala, horietako argazki ugari (12.000 inguru), www.zarauzkoartxiboa.org web orrian daude ikusgai.
Bilduma horren berezitasun nabarmenenak lekukoa eta geografikoki Zarautzen kokatua izatea dira. Horrek bildumaren balioa bi ezaugarri eta nolakotasunean banatzen du. Alde batetik, herritarren ezagutza eta identifikazioa hartzen ditu bere gain, lekukotasunaren ezagutza kostunbrista, alegia. Ezaugarri horrek gizartearen usadioak eta ohiturak islatzen ditu, eskualde edo herrialde jakin bati eta bere folklore tradizional osoari dagokienez. Beste alde batetik, lekukotasun historikoa da. Horren arabera, Zarauzko bilakaera historikoaren lekukotza garrantzitsua dira argazki horiek, ondare historikoa aberastu, osatu eta biribiltzeko aukera ematen dutelako.
Bilduma hori osatzen duten argazki horietako asko honako eragile hauei esker eskuratu ziren: Antxon Etxeberria, Paco Urquía, Kutxa Fototeka, Zarauzko Argazkizale Elkartea e.a.
Horietaz gain, 2017. urtean, Udalak “Gar” artxiboa eskuratu zuen; artxibo hori 170.000 argazki inguruk osatzen du eta, 2023. urtean, Udalak bilduma horren inbentarioa egitea erabaki zuen. Photomuseumek jaso zuen lan hori burutzeko enkargua. Horren helburua, lana egin ahala, artxiboa arestian aipatutako web orrira igotzea da.
Bestetik, 2019. urtean Xanti Iruretagoiena argazkilariak Udalari eman zion bere argazki bilduma, eta fondo hori katalogatu ondoren, dagoeneko zati garrantzitsu bat digitalizatu eta web orrian kontsultatu daiteke. 2020. urtean beste dohaintza bat jaso zuen Udalak; izan ere, Fermin Etxeberria argazkilaria zenaren familiak bere argazki-artxiboaren zati bat eman zuen. Ondare hori 1984-2010 urteen artean egindako 40.000 diapositiba inguru osatzen dute.
Azkenengo dohaintza Carmen eta Elena Urquía ahizpek egin dute, hain zuzen ere, beren osaba Paco Urquía zenaren kirol-argazki artxiboa eman diote Udalari. Udalaren enkarguz, Photomuseumek artxibo horren inbentarioa eta sailkapena egin du.
Irune Urbietak (EAJ-PNV), Kultura zinegotziak, Udalari argazkiak dohaintzan eman dizkieten familiei eskerrak eman dizkie: “Artisten familiek herriarekiko izan duten inplikazioa azpimarratu nahiko nuke eta eskerrak eman, horri esker, argazki artxiboan txertatu eta edonork erabili eta ikusteko eskuragarri daudelako. Era berean, Photomuseumek egindako lana ere eskertu nahi dut: izugarrizko lana egiten ari dira eta euren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke argazki guzti horien sailkapena egitea. Milaka dira Udalaren esku dauden argazkiak eta helburua da pixkanaka sailkatzea eta herritarrentzat interes handiena izan dezaketenak web orrira igotzea”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010