Agrégateur de contenus
Retour Appa Zarautz ekitaldia
OSTIRALEAN OSPATUKO DA APPA ZARAUTZ EKIMENAREN AMAIERAKO EKITALDIA MODELO ARETOAN


2023/03/21
Behin Appa Zarautzen 17+1 partidak jokatu ondoren, ostiral honetan, 17:30etatik aurrera, Zarauzko Modelo Aretoan ospatuko da ekimen honi amaiera emango dion ekitaldia. Appa Zarautzen lehen edizio honen bitartez gazte zarauztarrek Garapen Jasangarriko Helburuetara eta Zarautz 2030 Plan Estrategikora gerturatzeko aukera izan dute.
Ekimen honek oso harrera ona izan du zarauztarren aldetik bere lehen edizio honetan aplikazioaren mila deskarga baina gehiagorekin eta eguneroko ehundaka partidekin.
Ekitaldian zehar ekimen honetako amaierako sariak zozketatuko dira, hala nola, kulturan, ostalaritzan, dendetan, estetikan eta kirolean erabiltzeko bonoak, sei pertsonentzako surf ikastaroa, 8 pertsonentzako sarrera Irisarri Land parkerako eta 8 pertsonentzako bidaia beleroan gipuzkoako kostatik.
Ekitaldira joateko
Azken ekitaldi honetan eta sarien zozketan parte hartu ahal izateko, 14 eta 25 urte bitartean izan beharko dira eta eguneroko 18 partidak bete beharko dira. Bi baldintza horiek betetzen dituzten pertsonek martxoaren 22ra arte bete beharko dute aplikazioan eskuragarri dagoen formularioa. Formularioa esteka honetan aurki dezakezu: https://forms.office.com/e/eAbpgei2BL.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
