Agrégateur de contenus
Retour Aparkalekuen emakida epea zabalik
ZABALIK DAGO IÑURRITZAKO ETA GIPUZKOA KALEKO GARAJEEN EMAKIDA ADMINISTRATIBOA ESKATZEKO EPEA


2025/07/18
Zabalik dago Eguneko Zentroko aparkalekuan (Gipuzkoa kalea 48) eta Iñurritza plazako bigarren sotoan dauden 134 udal-aparkalekuetarako administrazio-emakida prozesuan izena emateko epea.
Interesdunek Udalaren webgunean (Kontratatzailearen profila -> Beste kontratu eta/edo emakida batzuk) edo Zarautz Lur Etxebizitza Bulegoan (Salegi kalea 14, behea) kontsulta dezakete deialdiari eta oinarriei buruzko informazioa. Gainera, Etxebizitza Bulegoan aparkalekuak bisitatzeko hitzordua ere eskatu ahal izango da.
Prozesuan izena emateko epea abuztuaren 4an amaitzen da, eta eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Zarauzko Udalaren erregistro elektronikoan edo, aurrez aurre, HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29).
Aparkaleku bakoitzaren transmisio-prezioari dagokionez, Gipuzkoa kalekoen kasuan, prezioa 25.000 eurotik 32.000 eurora bitartekoa da, ITPrik gabe. Iñurritzako aparkalekuko marren kasuan, guztiek 20.000 euroko prezio bera izango dute (ITP barne hartu gabe).
"Oraindik bi aste inguru geratzen diren arren, interesatuei gomendatzen diegu izen-ematea garaiz egitea, edozein arazorengatik azken orduan kanpoan geratzea saihesteko", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV). "Aukera paregabea da hau zarauztarrek kontzesioan garaje-plazak eskuratzeko".

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
