Agrégateur de contenus
Retour Antzerkia Familian Uda
ANTZERKIAZ FAMILIAN GOZATZEKO 7 IKUSKIZUN UDA HONETAN ZARAUTZEN


2023/07/03
Antzerkia Familian programak ekainaren 4an izan zuen bere denboraldiko azken emanaldia Modelo Aretoan. Bost emanaldi izan dira eta, guztira, 1000 lagun inguruk izan dute programazio honetaz gozatzeko aukera.
Uztailean eta abuztuan ANTZERKIA FAMILIAN UDAN egitaraua kalean egingo da, Villa Manuela frontoian. Programa honek jarraipena ematen dio urtean zehar Modelo aretoan egiten den programazioari, eta horrela, doan eta kalean izanda publiko berrietara iristea du helburu. Horretaz gain, bertako konpainiak izango dira nagusi programa honetan, horrela, zirkua, magia, dantza edo antzerkia ikusteko aukera egongo da.
Uztaileko eta abuztuko egitaraua hauxe izango da:
Uztailaren 6an arratsaldeko 17:30tan entzierroa egingo da zezen puzgarriekin. Udaletxe aurretik abiatuko da.
Gainerako sei ikuskizunak Villa Manuelako frontoian izango dira, arratsaldeko 19:00tan, doan, publiko ororentzat.
UZTAILAK 6 ENTZIERROA Udaletxe aurretik abiatuta
UZTAILAK 13 ANTIPASTI / EQM TEATRE
UZTAILAK 20 INDARTSUAK / ZIRKO TXOSKO
UZTAILAK 27 AIREPORTUAN/POTX ETA LOTX
ABUZTUAK 3 ELEDER MAGOA
ABUZTUAK 24 ORGANIK/AMEZTU PRODUKZIOAK
ABUZTUAK 31 TXIKI FESTA / KANTU KOLORE
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010