Agrégateur de contenus

aniztasunean bizi dokumentala Erlon

Twitter

“ANIZTASUNEAN BIZI” DOKUMENTALA, ERLO TELEBISTAN

2020/12/17

Abenduaren 18an etorkinen nazioarteko eguna da. Hori dela eta, aurten Zarauzko Udalak Aniztasunean Bizi telebista saioan haur migratzaileengan jarri nahi izan du arreta. Esan ohi da haurrak errazago egokitzen direla inguru edota egoera berri batera; baina aldi berean, haur migratzaileek  badituzte hainbat zailtasun helduek ez dituztenak. Esate baterako haur horiek ez dute migratzea aukeratu, beraien gurasoek ordea, bai.

Haur hauen errealitatea gertuagotik ezagutzeko Zarauzko Udalak Erlo Telebistarekin elkarlanean eskualdeko haur migrariei buruzko dokumentala ekoiztu du.

Dokumentalean, haur zirela, eskualdera iritsitako bi migrarien bizipenak ezagutuko ditugu: Koutar El Fatmi aiarra eta Rodrigo Testardini zarauztarra. Beraiekin batera, haur horien egokitzapen prozesuaz hitz egiten dute hainbat profesionalek. 

Emanaldia: Abenduaren 18an, ostirala,  22:00etan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010