Agrégateur de contenus
ZARAUZKO UDALAK ANIMALIEN ONGIZATE ETA BABESERAKO ARDURA BERRIA SORTU DU
2021/01/15
Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumena, Agenda 21 eta Berdintasun zinegotziak bere gain hartu du herritarrekin batera animalien ongizatearen alde lan egiteko eta bizikidetza hobetzeko ardura berria.
"Ilusioz eta gogotsu hartzen dut ardura hau, gai hau kudeatzeko, gure ardurapean ditugun maskoten eta jabeon bizi kalitatea hobetzeko asmoz", adierazi du Vazquezek.
Zinegotziak gaineratu duenez, "animaliak babestu eta zaintzeko ordenantza zaharkituta geratu da eta eguneratu egin behar da, azken arau aldaketak kontuan hartuta, animalien ongizatea zaindu behar baita".
"Zarautzen herritarren eta maskoten arteko elkarbizitza osasungarria izatea gustatuko litzaidake, haien konpainiaz gatazkarik gabe gozatu ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da araudia egungo garaietara egokitzea eta behar diren hobekuntza guztiak sartzea, hala nola txakur parke gehiago egin behar desberdinei erantzuteko, katuen ohatzeak CER metodoaren bidez arautzea, animaliei bide publikoan jana ematea arautzea, sentsibilizazio kanpainak egitea…", zehaztu du Vazquezek.
Amaitzeko, zinegotziak honakoa esan du: "Zarauztarrak kontuan hartu nahi ditut aldaketa hauek egiteko, eta, beraz, laguntzeko prest daudenekin elkartuko naiz. Badira lanketa honetan aspalditik dabiltzan pertsona batzuk, eta bihotzez eskertzen diet animaliak zaintzeagatik egiten duten guztia".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010