Agrégateur de contenus
Retour Aldapetako igogailuaren pasabidea
ALDAPETAKO IGOGAILUAREN PASABIDEA JARRI DA
2020/08/18
Aldapetako urbanizazio eta eraikuntza lanak aurrera doaz eta eremuak behin-betiko izango duen itxura ikusteko aukera dago jada. Astelehen honetan bertan, abuztuaren 17an, Aldapetako hiri-igogailuetako baten pasabideetako hezurdura ikusgarria osatzen duten altzairuzko lau pieza handiak jarri ziren; zehazki, Aldapetako urbanizazioa eta Vista Alegre auzoa, Sarakatua dorrearen ondoan, lotuko dituen igogailuaren pasabideko piezak. Aldapeta urbanizatzeko proiektuak bigarren hiri-igogailu bat ere jasotzen du, etxebizitza blokean integratua joango dena eta San Inazio kalea eta Aldapeta plaza lotuko dituena.
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkateak Zarauzko goi auzoetako irisgarritasuna eta bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko igogailu honek duen garrantzia azpimarratu du: "Vista Alegre auzoaren irisgarritasuna hobetzea eskaera historikoa da, Azken Portu goia auzorako hiri-igogailua bezala. Izan ere, bi auzoetarako sarbideetan aldapa handiak daude eta irisgaitzak dira mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzat. Lanpardo kaleko, Izeta plazako eta Azken kaleko bizilagunek nabarmen hobetu zuten euren irisgarritasuna aurreko legealdian jarri genuen hiri-igogailuari esker, eta, orain, Vista Alegreren txanda da. Laster hobetuko da auzoko irisgarritasuna, Aldapetako hiri-igogailu berri horri esker. Azken Portuko eta Vista Alegreko hiri-igogailuen lanak abiarazteko konpromisoa hartu genuen, eta, bistan denez, bete egingo dugu. Gainera, Udalean beste proiektu batzuk lantzen jarraitzen dugu Vista Alegreko oinezko ibilbideen irisgarritasunari jarraipena emateko".
VISESAk Aldapeta urbanizatzeko eta eraikitzeko proiektua Altuna y Uria S.A.-k eta Sacyr Construcciones S.A.-k osatutako ABEE-ari esleitu zion, 6.768.597 euroko aurrekontuarekin (BEZ gabe), eta 26 hilabeteko epearekin. Lanak joan den ekainerako amaituta egon zitezkeela aurreikusten zen baina COVID-19k eragindako pandemia-egoerak lanak atzeratzea ekarri du eta, dena aurreikusitakoaren arabera badoa, 2020 urtearen amaierarako amaitzea espero da.
Aldapetako etxebizitzak eraikitzeko lanak VISESA-rekin akordioa sinatu eta bi urtera hasi ziren. Udalak Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde publiko horri saldu zion lursaila, guztira 50 etxebizitza eraikitzeko; horietatik 20 babes ofizialekoak eta 30 tasatuak. Etxebizitza tasatuak 2017ko maiatzean zozkatu eta esleitu ziren. Zentzu honetan, Txurrukak gogorarazi du urbanizazio berri horren beheko aldean, Zarauzko Udalak eta Santa Ana Fundazioak 2016ko uztailean sinatutako hitzarmenean oinarrituta, Udalak lokaletako bi emango dizkiola jabetzan (300 metro koadro, gutxi gorabehera) Santa Ana Fundazioari, sustapen hori egin ahal izateko fundazioari erositako lurren ordainketaren zati gisa. Era berean, aurreikusten da dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eguneko zentro bat martxan jartzea urbanizazio berri horren beheko lokaletako batean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2019ko otsailean adostu zen bezala.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010