Zarauzko Udalak eta Zarauzko GKEen koordinadorak antolatuta Zarautz, Harrera Herria, Denon Herria ekimenaren baitan ‘Aita Mari’ dokumentalaren aurre-estreinaldia egin zen atzo Modelo Aretoan.
Dokumental honek Zarauzko GKEa den Salvamento Maritimo Humanitarioren (SMH) ‘Aita Mari’ ontziaren proiektua nola jaio zen eta, batez ere, Mediterraneoan zehar egiten dituen erreskate lanak erakusten ditu.