Agrégateur de contenus

Retour Ainize Txopitea Emakumeen Etxea

Twitter

AINIZE TXOPITEAREN ERAKUSKETA IKUSGAI EMAKUMEEN* ETXEAN

2023/03/14

Emakumeen* Etxeak Ainize Txopitea artista zarauztarraren lanen erakusketa antolatu du. Inaugurazioa martxoaren 16an izango da, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea 3). Erakusketa apirilaren 14ra arte egongo da zabalik eta astelehenetik ostiralera izango da ikusgai 10:30etatik 12:30etara eta 15:30etatik 20:30etara.

Ainize Txopitea London College of Communication-eko Arteen Unibertsitatean graduatu zen 2002an eta ordutik arte garaikideko erakunde kultural, museo eta galeriekin kolaboratu du.

Bere lana irteera katartiko bat da, Poesia Bisualetik, Collage tekniko mistotik eta diziplina anitzeko instalazioetatik abiatzen dena. Instalazio horiek mezu gogoetatsuak igortzen dituzte honako gai hauei buruz: maitasuna, natura, identitatea, kaosa eta ordena, eta denboraren kontzeptua. Emaitza bere esentziatik sortzen den lan bat da, ikuslearengana iristea espero duena.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010