Agrégateur de contenus

Retour Adinekoen Astea

Twitter

ZARAUZKO ADINEKOEN MAHAIAK ANTOLATURIKO +60 ASTEA URRIAREN 4TIK 9RA OSPATUKO DA

2021/09/28

Datorren urriaren 4tik 9ra +60 Astea ospatuko da Zarautzen eta hainbat ekitaldik osatuko dute ekimen honen egitaraua. Egitarau osoa momentuko osasun neurriek ezarritako baldintzei egokituta dago.

Adinekoen aste honen aurkezpen saioan Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak Adinekoen Mahaia osatzen duten elkarteen lana balioan jarri nahi izan du: “Esfortzu handia egiten ari dira adinekoen elkarteak Zarautzen pandemiari aurre egin eta, egoera honetan, urtean zehar antolatzen dituzten ekimen eta egitasmoak aurrera eramateko”.

Zarauzko Adinekoen Mahaian jarraian zerrendatzen diren elkarteek hartzen dute parte:    AFAGI, ZARAUTZ HERRI ZAINTZAILEA, UDABERRI JUBILATU ELKARTEA, IÑURRITZA JUBILATU ELKARTEA, SANTA ANA EGOITZA, MARIA ETXETXIKI EGUNEKO ZENTROA, KOSTAN ELKARTEA, DUINTASUNA ELKARTEA, NAGUSILAN, DYA.

EGITARAUA

Urriak 4: 10:00-12:00 - TOKA TXAPELKETA Frontoi Txikin (eguraldi txarra bada, Gaztelekuan). Izen ematea Udaberri Jubilatu Elkartearen bulegoetan (10:00etatik 12:00etara) edo posta elektroniko bidez (udaberrizarautz@gmail.com) egin beharko da.

Urriak 5: 19:30 - “ZAINTZA ARINGARRIAK ETA KRISIA: IKASKUNTZAK ZABALTZEA” HITZALDIA Modelo Aretoan. Hizlaria Julio Gómez mediku aringarria izango da eta gaztelaniaz izango da. Sarrerak doan eskuratu ahal izango dira egunean bertan ekitaldia baina ordubete lehenago irekiko den Modelo Aretoko txarteldegian.

Urriak 6: 18:00-20:00 – ERAKUSKETA Merkatu Plazan. Maria Etxetxiki Eguneko Zentroko eta Santa Ana Egoitzako egoiliarrek egindako esku lan erakusketa.

Urriak 7: 19:30 – BERTSO SAIOA Modelo Aretoan. Andoni Egaña, Ane Labaka, Aner Peritz eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan eta Ane Ezenarro izango da gai-jartzailea. Sarrerak doan eskuratu ahal izango dira egunean bertan ekitaldia baina ordubete lehenago irekiko den Modelo Aretoko txarteldegian.

Urriak 8: ORIENTAZIO IBILBIDEAK Munoarik irteera. Bi ibilbide ezberdin egingo dira: luzea (9:00etan) eta motza (10:00etan). Izen ematea Udaberri Jubilatu Elkartearen bulegoetan (10:00etatik 12:00etara) edo posta elektroniko bidez (udaberrizarautz@gmail.com) egin beharko da, baina egunean bertan ere egin ahal izango da izen ematea bertan.

11:30 - KANTU EMANALDIA Maria Etxetxiki Eguneko Zentroan, Zarauzko Schola Cantorum Santa Maria la Real abesbatzaren eskutik.

Urriak 9: KANTU EMANALDIA Santa Ana Egoitzako kideentzat, Zarauzko Schola Cantorum Santa Maria la Real abesbatzaren eskutik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010