Agrégateur de contenus
Retour Adierazpena Ivan Illarramendi
ERAKUNDE ADIERAZPENA
2023/11/08
Zarauzko Udalak, aita zarauztarra eta ama getariarra zituen Ivan Illarramendi Saizar eta Loren Garcovichen bikotearen hilketak irmoki gaitzesten ditu, joan den urriaren 7an Kissufim kibutzean, Gazatik oso gertu Hamasek egindako eraso terroristan.
Zarauzko Udalak doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkio eraildakoen familiari.
Era berean, Zarauzko Udalak gatazka honetan sortutako muturreko indarkeria jasanezin guztiarekin amaitzeko neurriak hartzea eskatzen du.
Zarauzko Udalak elkarretaratze isila deitzen du eta herritarrei bertaratzeko deia egiten die bihar ostegunerako, eguerdiko 12: 00etan, hilketa hauek gaitzesteko eta familiarekin bat egiteko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010