Agrégateur de contenus

Retour Adierazpen Instituzionala Abenduak 9

Twitter

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2021/12/09

Gure herrian duela gutxi gertatutako sexu erasoaren aurrean, Zarauzko Udaletik adierazi nahi dugu gure indar handienarekin gaitzesten dugula eraso hori, eta gure laguntza eta gertutasuna eskaintzen diogula biktimari eta bere ingurukoei; alegia, bere eskura jarri ditugula berreskuratze eta erreparazio prozesuan laguntzeko behar duen informazioa eta udal baliabideak.

Aldi berean, Urola Kostan azkenaldian gertatu diren abusu eta eraso matxistak gaitzetsi nahi ditugu. Eta erakunde gisa, argi eta garbi adierazi nahi dugu ez dugula inondik ere onartuko emakumeen giza eskubideen aurkako urraketarik.

Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima indibidualak ditu, baina, berez, egiturazko arazo baten ondorioa da: helburua da emakumeen gaineko kontrola eta nagusitasuna betikotzea eta zuzenean eragiten dieten mendekotasun eta diskriminazio egoerak mantentzea.

Eraso horiek indarkeria matxistaren ondorio larrienak eta muturrekoenak dira, eta horregatik funtsezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-balioak sustatzea.

Azkenik, herritarrak animatu nahi ditugu publikoki erakutsi dezatela emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako gaitzespen sendoena, eta horretarako egingo den elkarretaratzea joatea gonbidatu nahi ditugu, ostiralean, abenduak 10, goizeko 12:00etan udaletxe aurrean eta baita egun horretan bertan, Urola Kostako hainbat elkarte feministak deitutako arratsaldeko manifestazioan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010