Agrégateur de contenus

Retour Adierazpen Instituzionala A19

Twitter

HAURREN AURKAKO SEXU-ABUSUA PREBENITZEKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2021/11/19

Haurren aurkako Abusuak Prebenitzeko Munduko Eguna azaroaren 19an ospatzen da.

Egun horren xedea da haurren aurkako sexu-abusuak daudela agerraraztea eta prebentzio eta arreta programak hedatzeko dagoen premia handiaz ohartaraztea.

Haur eta nerabeen aurkako indarkeria, tratu txarrak eta abusu sexualak arazo unibertsala eta kezkagarriak dira. Aldi berean, pertsonentzako, indarkeriarik suntsitzaileenetako bat da, eta horren ondorioek bizitza osoan pairatuko dituzte. Badakigu haurren sexu-abusuak normalean  botere testuinguruan eta engainuaren, indarraren, gezurraren edo manipulazioaren bidez gauzatzen dela. Nolanahi ere, haurren edo nerabeen eskubideen urraketa larria da.

Laguntza terapeutiko psikologikorik ezaz gain, maila judizialean egoera hau gertatzen da: biktima, gehienetan, urte asko igarota bakarrik ausartzen da salaketa jartzera, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak jarduera-irizpidea aldatu du, delitu horien preskripzio-denbora luzatuz. Baina, zalantzarik gabe, haurren sexu-abusuen inguruko funtsezko problematika, oso errealitate isildua da oraindik. Abusu gehienak familia barrukoak edo gertuko zirkulukoak dira eta urte askoan gordetzen dira, isiltasun eta ezkutatze tradizio luzean, eta gero eta beharrezkoagoa da gure gizartearen eszena politikoan eta publikoan azaleraztea.

OMS/OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, bost adingabetatik batek sexu-abusua jasaten du 17 urte bete baino lehen. Haurtzaroko sexu-abusuen zifrak askoz ere handiagoak direla jakinda, funtsezkoa da azterketak ikuspegi integral batetik egitea, eta, batez ere, ikuspegi feministatik egitea, zeharkakoak, problematikaren tamaina neurtu ahal izateko eta behar den premiaz jardun ahal izateko.

Haurren sexu-abusuak dimentsio asko ditu, eta administrazioko hainbat agenteren eta organoren esku-hartzea eskatzen du. Horrez gain, haurrak eta nerabeak dauden erakunde publiko edo zerbitzu guztien inplikazioaz gain, horietan izaera horretako portaerak detektatu eta erreparatu behar dira.

• 1. Zarauzko Udalak, Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenak bezala, adingabeak eskubideen subjektu titular gisa aitortzen du, baita ahalik eta babes handiena merezi duten subjektu gisa ere.

• 2. Zarauzko Udalak ezinbestekotzat jotzen du dauden baliabideak ezagutaraztea eta handiagotzea problematika hori identifikatzeko eta hainbat motatako erreparazio-mekanismoak abian jartzeko.

•3.  Zarauzko Udalak sentsibilizazio-kanpainak egin behar direla azpimarratzen du, gizartea kontzientziatzeko eta arazo honen inguruan dagoen isiltasuna apurtzeko, goizago detektatzeko eta horrela, indarkeria-egoera horietan goiz esku hartzeko.

• 4. Zarauzko Udalak beraien inplikazioa eskatzen die erakunde guztiei, haurren abusuaren seinaleak prebenitzeko eta identifikatzeko, bereziki helduen eta haurren arteko elkarreragina dagoen ingurune guztietan, ahalik eta azkarren identifikatzeko neurriak hartu ahal izateko eta ondorengo kalteak mugatzeko. Baita ere, hezkuntza-sistemaren barruko ikasketa programetan sartzea ezin bestekoa da.

• 5. Zarauzko Udalak babesa ematen dio Save The Childrenen eskutik Euskadira iristen den "Barnahus" izeneko sexu-abusuen biktima diren adingabeei arreta integrala emateko proiektu pilotuari, euskal errealitatera egokitzeko lehen urrats gisa, eta espazio berean biltzen dituzte kasu horiek esku hartzen duten sail guztiak, judizialak zein soziosanitarioak.

• 6. Zarauzko Udalak adierazten du udalen, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatu nahi duela, sexu-abusua eta haurrei zuzendutako tratu txarrak prebenitzen dituzten elkarteekin batera.

• 7. Zarauzko Udalak aitortu eta balioesten du arazo larri hori desagerrarazteko inplikatutako erakunde eta elkarte guztien ahalegina eta lana, eta babesa emateko dei egiten dute.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010