Agrégateur de contenus
Retour Adela Eguna Uztailak 30
IGANDE HONETAN OSPATUKO DA ELA-REN IKERKETAREN ALDEKO EGUNA ZARAUTZEN


2023/07/27
ADELA Elkarteak eta Zarauzko Udalak ELAren ikerketaren aldeko eguna antolatu dute igande honetan, uztailaren 30ean. Egun guztiko ekitaldi programa honen bitartez gure inguruan dagoen gaixotasun honen inguruko kontzientziazioa eta hura pairatzen duten pertsonek egunerokotasunean dituzten beharrak asetzeko laguntza lortzea da ekimen honen helburua.
Programaren aurkezpenean Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak adierazi duen moduan, “jai giroan ospatzeko egun bat da hau baina gaixotasun hau sufritzen duten pertsonek egunerokotasunean dauzkaten zailtasunak oso presente izan behar ditugu”.
EGITARAUA:
Larunbata, uztailak 29 ->
12:00 - AMA dokumentalaren emankizuna Modelo Aretoan, Nora Saenz ADELA Gipuzkoako presidentearen aurkezpenarekin (sarrera librea).
Igandea, uztailak 30 ->
11:00 – Umeentzako jolasak Lege Zaharren enparantzan.
12:00 – Txupinazoa eta omenaldia.
13:30 – Tonbola.
14:00 – Bazkaria (tiketak salgai Tivoli, Salegi eta Lukas tabernetan edota egunean bertan Lege Zaharren enparantzako karpan).
17:00 – Mus txapelketa (izen emateak bertan, edo aurrez 680944369 telefonoan).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

