Agrégateur de contenus

Retour Adarretatik 2022

Twitter

UZTAILAREN 15ETIK 17RA OSPATUKO DA ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA ZARAUTZEN

2022/07/05

Gaur goizean Adarretatik musika jaialdiaren aurkezpen saioa ospatu da Zarauzko Malekoian. Aurtengoa, jaialdi honen bostgarren edizioa izango da eta, aurreko bi edizioetako formatu murriztuak atzean utzita, kontzertuak jendartera itzuliko dira Munoan eta Malekoian zutikako formatua berreskuratuz.

Adarretatik jaialdiko kontzertuak datorren uztailaren 15, 16 eta 17an ospatuko dira eta, antolatzaileek adierazi duten moduan, emakumezko musikagileei garrantzia handia emango zaie aurtengo edizioan, 8 emanalditik 6 emakumeak protagonista diren bakarlari edo talderenak izango direlarik.

Bertan izango diren musikarien artean, zarauztarrak, Euskal Herriko taldeak eta munduko txoko desberdinetatik ailegaturiko musikariak aurki ditzakegu. Hau da aurtengo Adarretatik musika jaialdian izango diren taldeen zerrenda:

OSTIRALA, UZTAILAK 15

Tremendo Surko DJs - 20:00 (Marmol terraza, Malekoia)
Birkit – 22:00 (Munoa plaza)
Koko Jean & The Tonics – 23:00 (Munoa plaza)

LARUNBATA, UZTAILAK 16

Hannah – 20:30 (Munoa plaza)
Arima Soul – 20:00 (Munoa plaza)
Fundación Tony Manero – 23:00 (Munoa plaza)

IGANDEA, UZTAILAK 17

Juan de Diego Trio - 13:00 (Marina Txiki terraza, Malekoia)
Broken Brothers Brass Band + Broken Sisters – 20:00 (Munoa plaza)

Jaialdiaren inguruko informazio gehiago www.adarretatik.eus webgunean.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010