Agrégateur de contenus

Retour 9.000 euroko larrialdiko diruñaguntza Unicef erakundeari

Twitter

9.000 EUROKO LARRIALDIKO DIRULAGUNTZA UNICEF ERAKUNDEARI

2020/11/16

Zarauzko Udalak bere aurrekontutik %0,7tik gora bideratzen du garapenerako lankidetzara. Diru horretatik zati bat larrialdietarako gordetzen du; hain zuzen ere, ustekabean sortzen diren gatazka armatu edo hondamendi naturaletarako.

Eta ez dago esan beharrik mundu mailako hondamendia bizi dugula COVID-19aren pandemia honekin, munduko bazter ezberdinak kolpatu ditu, tartean hegoaldeko herri pobretuak. Herrialde horietan gurean baino gehiago dira osasun arloko gabeziak eta gizarte mailako beharrak. Horregatik, kolpe gogorragoa jasotzen ari dira krisialdi honetan.

Hori dela eta, udalak hainbat larrialdiko dirulaguntza eskaera jaso ditu COVID-19ak munduko leku ezberdinetan eragin dituen kalteei aurre egin ahal izateko. Horrela, dirulaguntza eskaerak jaso ditugu bestak beste Indiarako, Ekuadorrerako, Palestinarako, eta Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako.

Patxi Elola (PSE-EE) kooperazio zinegotziak adierazi duenez, “Zarauzko Udalak ezin ditu jasotako eskaera guztiak lagundu, eta horregatik laguntza, herrialde jakin batera bideratu beharrean mundu mailako eskuhartze orokor bati ematea erabaki dugu”.

Zarauzko Udalak UNICEF erakundeari 9.000 euroko larrialdiko laguntza emango dio, COVID-19a dela eta mundu mailan egiten ari diren programa orokorrerako, hain zuzen ere ondorengo hauetan erabiltzeko: prebentzio kanpainak,  uraren, saneamenduaren eta higienearen funtsezko hornidurak, musukoak eta arnasgailuen banaketa, behar duten haurrei urrutiko ikaskuntzarako edo etxean ikasteko baliabideak jartzea, eta osasun arreta ematea.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010