Agrégateur de contenus

Retour 43 Lizardi Saria

Twitter

MARTXAN DA XABIER LIZARDI LITERATURA SARIAREN 43. EDIZIOA

2024/04/02

Martxan da Xabier Lizardi Literatura Sariaren 43. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak uztailaren 14a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere.

Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5.500 euroko saria jasoko du.
Iazko edizioa irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, aurkeztutako lanek sariketak urteetan izandako mailari eusteko beharrezko kalitaterik ez zutelako. Hori dela eta, aurten ez da ohiko sari-banaketa ekitaldirik egingo.

Lizardi Sariaren aurtengo ediziorako, 40. Lizardi Sariaren irabazlea izan zen Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak haur literaturaren inguruko manifestua prestatu du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010