Agrégateur de contenus
Retour

25-5 eremuko 12. partzelaren plan berezia

25-5 eremuko 12. partzelaren plan berezia

Informazio orokorra

2017ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea Talaimendi eremuaren 19-2 areako -OD Santaiturrieta- zati baten hiri antolamenduko plan bereziari (lehengo Arau Subsidiarioen 25-5 areako 12. partzela). Inmobiliaria Orio Txoko Txiki SL sozietateak sustatu du plana. Onartu den dokumentua 2016ko azaroaren 30ekoa da; Eduardo Yeregui arkitektoak eta Teodoro Cacho abokatuak sinatu dute.

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2017ko otsailaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (32 zenbakia) argitara eman dira.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010