Agrégateur de contenus
Retour 2024 Udaltzaingoa istripuak
2024KO TRAFIKO ISTRIPUEN BERRI EMAN DU ZARAUZKO UDALTZAINGOAK


2025/02/07
Zarauzko Udaltzaingoak joan den urtean Zarautzen izandako istripuen berri eman du. 2024an guztira 97 trafiko istripu izan ziren udalerrian, joan den urtean baina 3 gutxiago (100). Horietatik 53, ibilgailuak aparkatutako beste ibilgailuen edo hiri-higiezinen aurka talka eginda izan ziren, 20 ibilgailuen artekoak, 6 ibilgailu eta bizikleta artekoak eta beste 6 ibilgailu eta oinezkoen artekoak. Gainontzeko 12 kasuetan ez zen ibilgailurik izan kaltetuen artean. Nabarmentzekoa da, 2023ko datuekin alderatuz, ibilgailu eta bizikleten arteko istripuak erdira jaitsi zirela joan den urtean.
Istripu hauek gertatu ziren guneei erreparatuz, ez dago asko errepikatzen den tokirik, eta hauek nahiko sakabanaturik gertatu dira herri guztian zehar. Istripuak errepikatu dituzten gune bakarrak Zuberoa kalea-Frantzesbidea bidegurutzea (2) eta Zelai Ondoko azpibidea (2) izan dira, azken honetan, pasabide honek onartzen duen gehienezko altuera baina gehiagoko kamioiak pasatzeagatik izandakoak dira.
Istripu hauetan, tartean zeuden gidariei alkoholemia froga egiten zaie eta, joan den urtean, froga guztietatik 4etan positibo eman zuen gidariak alkoholean eta moto gidari batek, aldiz, positibo eman zuen droga kontrolean.
Amaitzeko, Zarauzko Udaltzaingoak joan den urtean jarri ziren isunen berri ere eman du. Guztira 1309 isun jarri ziren eta gehienak, zamalan guneetan (348) eta espaloian (343) aparkatzeagatik jarritakoak izan ziren.
"Bide-segurtasuna guztion erantzukizuna da. Herritarrei dei egiten diet, gurekin batera, trafiko-arauak errespetatzeko eta arrisku-egoerak detektatzen laguntzeko konpromisoa har dezaten. Horrela bakarrik eraiki ahal izango dugu guztiontzako ingurune seguruagoa", adierazi du Gervasio Gabirondo (EAJ-PNV) Herri Segurtasun zinegotziak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010