Agrégateur de contenus
Retour 2024 Kirol Sariak irabazleak
URTARRILAREN 29AN OSPATUKO DA ZARAUZKO KIROL SARIEN EKITALDIA


2025/01/16
Hilabete bukaeran ospatuko da aurtengo Zarauzko Kirol Sarien ekitaldia. Bertan, azken urtean aipagarriak izan diren kirolari eta taldeei aitortza egingo zaie, baita babesle eta kirolari oso lotuta izan diren pertsonei ere. Ekitaldia Modelo Aretoan ospatuko da urtarrilaren 29an, 19:00etatik aurrera.
Hauek dira 2024ko Zarauzko Kirol Sarien galan sarituko diren pertsona eta taldeak:
Emakumezko kirolari onena – AINITZE ZUMETA GOIKOETXEA
Beste hainbat txapelen artean, Euskal Herriko Harrijasotzaile Txapelketa irabazi du aurten zarauztarrak, urte borobila osatuz.
Gizonezko kirolari onena – MARTIN SORRELUZ URIA
Zarauzko Rugby Taldean denboraldi bikaina egin eta Kenian lehiaturiko U20 Munduko Txapelketa irabazi ondoren, Ohorezko Mailako Burgos taldera salto egin du jokalari zarauztarrak.
Emakumezkoen kirol talde onena – EMAKUMEA SURFLARI
Talde honek urteak daramatza emakumeen artean ahalduntze feministan oinarritutako prozesuak sustatzen surf, bodyboard, stan up padel eta bestelako aktibitateen bitartez.
Gizonezkoen kirol talde onena – AMENABAR ZARAUTZ ESKUBALOIA
Zarautzen jokaturiko igoera fasea irabazi ondoren, Ohorezko Zilar Mailan lehiatzen ari da eskubaloi talde zarauztarra.
Kirol babesletza onena – GRÁFICAS JUARISTI
50 urtetik gora daramatza familia-enpresa honek inprenta zerbitzuak ematen eta, tarte honetan, herriko kirolaren sustapenean ere lan bikaina egin du Zarauzko hainbat talde babestuz, besteak beste, Zarautz Kirol Elkartearen saskibaloi eta rugby taldeak.
Entrenatzaile onena – RAUL PARDO BERDONCES
2009an hasi zen Raul Parmok ZKEren Squash sekzioan entrenatzaile moduan eta, ordutik, Zarauzko ikastetxeetako zein bertara entrenatzera joaten diren gazte asko entrenatzen jardun da.
‘Kirola Bizi’ saria – JOSE MANUEL MARTINEZ GARRASTAZU
1964an jaio zen Jose Manuel Martinez eta bizi guztia darama kirola egiten. Korrika, triatloia edota distantzia luzeko lasterketak eginez, kirolarengandik gertu dabil beti Zarauzko Triatloi elkarteko kirolaria.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010