Agrégateur de contenus
Retour 2023 udal tasa eta zergak izoztu
ZARAUTZEK UDAL ZERGA ETA TASAK IZOZTUKO DITU 2023AN


2022/08/26
Zarauzko Udal Gobernuak, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdi politikoek osatua, 2023 urterako udal zerga eta tasak izoztea erabaki du.
Jarduneko Alkate eta Ogasun zinegotziak, Jesus Aranak (EAJ-PNV) adierazi duenez, “egungo egoera ekonomikoa ikusita, Udal Gobernutik, neurri honen bidez, prezioen igoerak eta ziurgabetasun ekonomikoak Zarauzko ekonomietan sortzen duen eragina arintzen lagundu nahi dugu, ahal den neurrian”.
Hala, Aranak azaldu du egungo onurak mantentzeaz gain, Tarifa Soziala indartuko dela, beste hainbat udal zerbitzuetan txertatuz, hala nola, udal Euskaltegian, Haurren Balio Anitzeko Zerbitzuan eta Nerabeen Balio Anitzeko Zerbitzuan egiten diren ekintza berezietan. Era berean, Udal Gobernuak txosten tekniko bat eskatu du etxebizitzen hobekuntza energetikoarekin eta energia berdeak ezartzearekin zerikusia duten obra guztietan hobari maximoak emateko.
Guzti hau posible izango da udalak duen ekonomia osasuntsuari esker. Ekonomia zinegotziak azpimarratu duenez, “2022 urte amaierarako, udalak finantza erakundeekin duen zorra 1.214.979,26 eurotara murriztuko da. Hala, azken urteetan udal zorrak izan duen jaitsierak geldiezina izaten jarraitzen du”.
“Udal Gobernu honek azken bi urteetan izan duen politika ereduari esker, herritarren poltsikoan eraginik izan gabe, udal zerbitzuen kalitatea mantentzen eta inbertsioak egiten jarraitzeko aukera izango dugu”, burutu du Aranak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010