Agrégateur de contenus
Retour 2023 egutegiak
ASTELEHENEAN EGONGO DA ESKURAGARRI 2023 URTEKO UDAL EGUTEGIA


2022/12/16
Zarauzko Udalak bere 2023. urterako egutegia aurkeztu du udaletxeko Pleno Aretoan. Urtero bezala, egutegi honetarako Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideek aurkezturiko argazkien arteko aukeraketa bat egin da.
Aurkezpen honetan izan dira Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkatea, Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotzia eta Argazkizale Elkarteko kideak.
Hauek dira aurtengo egutegirako aukeratu diren argazkien egileak:
Azala: Joxe Ramon Zabala
Urtarrila: Alex Jimenez
Otsaila: Alberto Zarobe
Martxoa: Arbil Iciar
Apirila: Ane Ajuria
Maiatza: Javier Carballo
Ekaina: Rodolfo J Glass
Uztaila: Ramon Garcia
Abuztua: Jon Atxutegi
Iraila: Mari Mar Castro
Urria: Cristina Pedrosa
Azaroa: Lorentxo Portularrume
Abendua: Marisa Di Santo
Kontrazala: Celina Gorostizagoiza
Astelehenean eskuragarri
Egutegia astelehenean egongo da eskuragarri Zarauzko Turismo Bulegoan, goizeko 9:30etik aurrera, hauek agortu arte. Pertsona bakoitzak 3 egutegi eskuratu ahal izango ditu eta doakoak izango dira. Bi formatu izango dira, bata mahai gainekoa eta bestea, aldiz, paretakoa. Guztira, paretako 5.000 eta mahai gaineko 2.000 egutegi egin dira herritarren artean banatzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010