Agrégateur de contenus
Retour 15.000 euroko dirulaguntza Zaporeak elkarteari
ZARAUZKO UDALAK 15.000 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO ZAPOREAK ELKARTEARI
2020/10/13
Zarauzko Udalak 15.000 euroko larrialdiko laguntza eman dio Zaporeak elkarteari. Greziako kanpamendutara bideratutako dira.
Elkartasun kanpaina batean, elikagaiak biltzeko, Zaporeak elkarteak dei egin zion Gipuzkoako jendarteari Grezian, Lesbosen, errefuxiatuentzat sortu dituzten konzentrazio-esparrutan jasaten ari diren egoera negargarria xamurtzeko.
Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziaren esanetan "Gu, udal bezala, ezin ginen atzean geratu, horretarako Zarauzko Udalak diru-partida bat izaten du mundu mailan gertatzen diren hondamendi eta larrialdietara bidaltzeko. Eta Greziako errefuxiatuen guneetan egoera benetan larria da".
"Nolanahi ere, Zarauzko Udalarentzat errefuxiatuen gaia lehentasunezko gaia da eta izan da 2015ko irailean udal honek herrian errefuxiatuak hartzeko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA onartu zuenetik eta harrez geroztik lanean ari gara arloan honetan" gehitu du Elolak.
Irati Azkue, Zaporeak elkarteko kidearen esanetan, "Zarauzko Udalari eta herriari eskerrak eman nahi dizkiogu. Gure lanaren bitartez, errefuxiatuei janari duina eta nutrizionalki orekatua banatzeko helburua dugu.
Begoña Egaña, Zaporeak-eko kide Zarauztarra eta Marije Izeta, Hotz Zarautz-eko kidea ere prentsaurrekoan egon dira eta Zarautzen egindako janari eta diru bilketaren arira, eskerrak eman nahi izan diete kolaboratzaile, bolondres eta herritarrei.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010