Aurreko urteetan bezala, Zarauzko historia plazaratu eta irakurzaletasuna bultzatze aldera, Zarauzko Udalak liburuxka berri bat argitaratu du: Gustav: hondoratze baten istorioa. Venancio Ameztik, karmeldar oinutsen komentuko lehen kapilauak, idatzitako istorioa da, eta Zarautzen hondoa jotako Gustav itsasontziaren informazioa ematen da bertan. Dagoeneko, Gustav zarauztarron iruditeria kolektiboaren zati bat da, herriaren historia osatzen duen sinboloetako bat.
Liburuxka Sanz Enea kultur etxean eskuragai dago, doan.