Agrégateur de contenus
Retour "Espainiako itzulia" dela eta Nafarroa kalea moztuko da
‘ESPAINIAKO ITZULIA’ TXIRRINDULARI PROBA DELA ETA, NAFARROA KALEA MOZTUKO DA URRIAK 20EAN
2020/10/16
Espainiako Itzulia datorren urriaren 20ean hasiko da. Lehenengo etapa Irunen hasi eta Eibarren amaituko da. Txirrindulariak Zarautzetik igaroko dira eta Nafarroa kale osoa zeharkatuko dute 14:30ak inguruan.
Ondorioz, lasterketako parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Mugikortasun sailak jakinarazi du Nafarroa kalean txirrindulariak igaro baino 45 minutu lehenago moztuko dela trafikoa. Hau da, 13:45etan itxiko da Nafarroa kalea. Txirrindulariak pasa ondoren zabalduko da berriz errepidea. Hortaz, herritarrei ordu tarte horietan Nafarroa kalea ekidin eta herritik mugitzeko kale alternatiboak erabiltzea eskatzen zaie.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010