Agrégateur de contenus

+60 Astea aurkeztu da

Twitter

“ZAINDU GAITEZEN, ZAINDU DITZAGUN” +60 ASTEA AURKEZTU DA

2020/09/25

 

Azken urteetan, urriaren hasieran Zarauzko Udalak +60 astea antolatu izan du hainbat ekintzekin: antzerkiak, hitzaldiak, ibilaldiak, bazkaria…

Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren esanetan:  “aurtengo urte berezi honetan, kezka eta zalantza askorekin adinekoen mahaiak  urriaren hasieran ekintza batzuk egitea erabaki du, baina bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta,   aurtengo +60 astea  ez da ohikoa izango”.

Hiru ekintza antolatu dira bizitzen ari garen egoerarekin lotutakoak.

Irailak 30:  Zarautz Herri Zaintzailea ekimena bultzatzen duten kideek  azken bi urte hauetan hainbat ekintza egin dituzte zaintza, heriotza eta doluari buruz. Oraingo honetan esku artean zuten proiektu bati lekua emango zaio eta Zarauzko hainbat pertsonek idatzitako istorioak biltzen dituen liburuxka bat aurkeztuko da: “Erruki istorioak”. Denok sentitzen dugu mina eta  sufrimendua bizitzaren uneren batean eta momentu horietan dudarik gabe maitasuna, ulermena eta samurtasuna behar ditugu. Horri buruzko istorio laburrak biltzen dituen liburuxkaren aurkezpena egingo da irailaren 30ean arratsaldeko 18:30tan Modelo aretoan.  Sarrerak  ordubete lehenago jaso beharko dira Modelo Aretoko txarteldegian.


Urriak 1:  “Adineko pertsonen elikadura” Hitzaldia,  Antoniano aretoan, 18:30tan.  Felix Zubia eta Leire Izagirrek eskainiko dute. Sarrerak Turismo bulegoan eskuragarri egongo dira irailak 29tik aurrera.  Hitzaldia Erlo Telebistan emango da eta Zarauzko Udaleko Youtube kanalean eta sare sozialetan ikusgai izango da. 50 pertsonetara egongo da mugatua aforoa.


Urriak 1-2-3:  “Leihotik begira itxaron bidean” erakusketa. Udaberri Jubilatu Elkarteak konfinamendu garaian argazki lehiaketa egin zuen. Merkatu plazan egongo dira argazki horiek, lehoitik begira ateratako argazkiak dira.  Urriaren 1ean eta 2an arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara eta 3an 11:00etatik 13:00era.
Bertan itxaropenerako panel bat jarriko da eta erakusketara joaten direnherritarrek beraien mezuak,esaldiak , marrazkiak edo argazkiak jartzeko aukera izango dute.

“Orain, inoiz baino gehiago, zaindu gaitezen, zaindu ditzagun. Birusa gure artean dago oraindik” amaitu du Aranak.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010