Agrégateur de contenus

Retour +60 Adinekoen Udazkena

Twitter

+60 ADINEKOEN UDAZKENAK HILABETE GUZTIAN ZEHAR IZANGO DITU EKIMENAK

2025/10/01

Adinekoen Nazioarteko Egunean, Zarauzko Udalak adinekoentzat urrian zehar prestatutako egitaraua aurkeztu du. Egitaraua, Udalak antolatzen duen Adinekoen Mahaiaren baitan osatu da eta, aurtengo honetan, berritasunekin dator.

Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak azaldu duen moduan, “Adinekoen Mahaiaren baitan orain artean antolatzen genuen +60 Astea aldatzeko erabakia hartu genuen. Honela, aurten +60 Adinekoen Udazkenari ongietorria ematen diogu, hilabete guztian zehar adinekoentzat eta herritarrentzat orokorrean interesekoak diren ekimen eta ekitaldiak sustatzeko”.

+60 Adinekoen Udazkena izena badu ere, antolatzen diren ekimen guztiak herritar orori irekita daude, intereseko duen edonork parte har dezan.

Egitaraua aurkeztearekin batera, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie Adinekoen Mahaian parte hartu eta egitaraua prestatzen eta osatzen lagundu duten elkarte guztiei: Udaberri Jubilatu Elkartea, Iñurritza Jubilatu Elkartea, Kostan elkartea, Afagi, Nagusilan, Zarautz Herri Zaintzailea, Santa Ana Zaharren Egoitza, Maria Etxetxiki Eguneko Zentroa eta Zarauzko Udalean ordezkaturiko alderdi politikoak.

Adinekoen Nazioarteko Eguna baliatuz, aurkezpenaren baitan, adinekoen egoeraren, beharren eta eskubideen inguruko adierazpena irakurri dute Adinekoen Mahaia osatzen duten elkarteetako ordezkariek.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010