Zarauzko Hiri antolamenduaren Plan Orokorra - Izenburua

Zarauzko Hiri antolamenduaren Plan Orokorra

Zarauzko Hiri antolamenduaren Plan Orokorra - Edukia

PLAN OROKORRA ETA BERE ALDAKETAK:

2008ko plan orokorra

 

1. ALDAKETA. 2009ko azaroaren 25ekoa. Akatsen zuzenketa. Planoen eskalak egokitzea

Zarauzko hiri antolamenduaren plan orokorreko akatsen zuzenketa. planoen eskalak egokitzea. 2009ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen: onartzea hiri antolamenduaren plan orokorreko akatsen zuzenketa, hain zuzen ere, planoen eskalak egokitzea. Akats zuzenketaren dokumentua Hirigintza, Plangintza eta Ingurumeneko Udal Zerbitzuak idatzitakoa da (2009ko azaroko dokumentua). Akordioaren testu osoa 2009ko abenduaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (239 zenbakia) argitara eman da.

 

2. ALDAKETA. 2010eko ekainaren 30ekoa.17-1 areari (OD Zubiaurre Zahar) dagokiona bizitegi erabilerako 17-3 area berria –AMILLUBI- sortzeko

Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketa, 17-1 areari (OD Zubiaurre Zahar) dagokiona bizitegi erabilerako 17-3 area berria –AMILLUBI- sortzeko 2010eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen: behin betiko onartzeaZarauzko hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketa, hain zuzen ere, 17-1 areari (od zubiaurre zahar) dagokiona. Aldaketa Udalak sustatu du, eta bizitegi erabilerako area berria (17-3 area –od amillubi–) sortu eta bertan erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eraikitzea du xede. Onartutako dokumentua Edorta Elizondo arkitektoak zuzendutako lantaldeak idatzitakoa da (2009ko abenduaren 29an ikus-onetsia). Akordioaren testu osoa, ordenantzak eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2010eko uztailaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (141 zenbakia) argitara eman dira.

 

3. ALDAKETA. 2016ko uztailaren 28koa. 2-2 areako –OR ALDAPETA– antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagozkie aldaketak

2016ko uztailaren 28an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari, 2-2 areako –OR ALDAPETA– antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagokienari. Onartu den dokumentua 2016ko maiatzaren 9koa da, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzitakoa. Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2016ko abuztuaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (162 zenbakia) argitara eman dira.

 

4. ALDAKETA. 2016ko irailaren 29koa. Ordenantza orokorreko hainbat artikuluri dagozkie aldaketak

2016ko irailaren 29an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari. Ordenantza orokorreko hainbat artikuluri dagozkie aldaketak. Onartu den dokumentua 2016ko irailekoa da, eta Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzi du. Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2016ko urriaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (200 zenbakia) argitara eman dira.

 

5. ALDAKETA. 2016ko abanduaren 29koa. Talaimendi eremuko 19-2 areako —OD Santaiturrieta— antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagozkie aldaketak

2016ko abenduaren 29an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketari, Talaimendi eremuko 19-2 areako —OD Santaiturrieta— antolamendu xehatuaren zehaztapenei dagokienari. Onartu den dokumentua 2016ko irailaren 30ekoa da, eta Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzi du. 

 

6. ALDAKETA. 2021eko uztailaren 29koa. Ordenantza orokorretako 3.2.03 artikuluari dagokiona

2021eko uztailaren 29an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea  hiri antolamenduaren plan orokorraren 3.2.03 artikuluaren aldaketari (antolamendutik kanpoko egoera geroratuan dauden eraikinen erregimena).  Zarauzko Udalak abiarazi du espedientea. Hasierako onespena jaso zuen dokumentu bera onartu da (2021eko otsaileko dokumentua, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuko teknikariek idatzitakoa), 3.C atalaren zuzenketa izan ezik.

Akordioaren testu osoa 2021eko abuztuaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (155 zenbakia) argitara eman dira.

7. ALDAKETA. 2021eko azaroaren 25ekoa. 13.2 —OR Iñurritza— areari dagokiona

2021eko azaroaren 25ean egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketari (Zarauzko 13.2 —OR Iñurritza— areari dagokiona).

Behin betiko onespena jaso duen antolamendu-dokumentua 2021eko uztaileko testu bategina da, Corta estudioko arkitektoek eta Jon Orue abokatuak idatzitakoa. Horrekin batera doan ingurumen-dokumentu estrategikoa Asmatu SLPk egindakoa da (2020ko urriko dokumentua). Bertan, zarataren ebaluazioari buruzko atal bat ere sartzen da (Laecor Ingeniería Acústica enpresak egindakoa; 2019ko urriko dokumentua).

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2021eko abenduaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (240 zenbakia) argitara eman dira.

 

8. ALDAKETA. 2022ko martxoaren 31koa. Lanpardo partzela (7 area —OD Azken Portu—) eta 12.3 area —OD Kortazar—areari dagokiona

2022ko  martxoaren 31n egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketari: Lanpardo partzela (7 area —OD Azken Portu—) eta 12.3 area —OD Kortazar—

Behin betiko onespeneko dokumentua 2021eko abenduko dokumentu bategina da.

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2022ko apirilaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (74 zenbakia) argitara eman dira.

 

9. ALDAKETA. 2022ko ekainaren 30ekoa. Ordenantza orokorretako 7.1.03 eta 7.2.12 artikuluei dagokiona (balkoiak, terrazak eta hegal irekiak)

2022ko ekainaren 30ean egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea hiri antolamenduaren plan orokorreko ordenantzen 7.1.03 eta 7.2.12 artikuluen aldaketari (balkoiak, terrazak eta hegal irekiak).

Behin betiko onespeneko dokumentuaren edukia eta hasieran onartutakoa berdin-berdinak dira (2022ko urtarrileko dokumentua, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzitakoa).

Akordioaren testu osoa, haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak  eta ordenantza orokorretako 7.1.03 eta 7.2.12 artikuluak, 2022ko uztailaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (136 zenbakia) argitara eman dira.

 

10. ALDAKETA. 2024ko uztailaren 23koa. 17-2 eta 17-3 areei dagokiena (OD Irita eta OD Amillubi)

2024ko uztailaren 23an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea plan orokorreko 17.2 (OR IRITA) eta 17.3 (OD AMILLUBI) areen hiri-antolamendua aldatzeari.
Dokumentuaren azken bertsioa onartzen da, 2024ko apirilekoa. Santiago Peñalba arkitektoak zuzendutako taldeak idatzi du, eta Reyes Monfort Halle biologoak idatzitako ingurumen-azterlan estrategikoa ere sartuta dago.
Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2024ko abuztuaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (166 zenbakia) argitara eman dira.
 

11. ALDAKETA. 2024ko uztailaren 23koa. Ordenantza orokorretako 9.4.04 artikuluari dagokiona (gaur egun dauden kanpinen erregularizazioa)

2024ko uztailaren 23an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen onartzea Zarauzko hiri antolamenduaren plan orokorraren aldaketa, ordenantza orokorretako 9.4.04 artikuluari dagokiona. Lurzoru urbanizaezineko berariazko erregulazioa (gaur egun dauden kanpinen erregularizazioa).

Akordioaren testu osoa, haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak  eta ordenantza orokorretako 9.4.04 artikulua, 2024ko urriaren 16an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (200 zenbakia) argitara eman da.

 

INDARREAN DAUDEN HIRIGINTZA ARAUAK:

Testu bateratua

 

INDARREAN DAUDEN PLANOAK:

2009ko azaroaren 25ean onartu zen akatsen zuzenketaren eta 2010eko ekainaren 30ean bertsioaren arabera landuak.
 

A) Informazio planoak

  • A-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) INDARREAN ZEGOEN PLANGINTZAKO LURZORUAREN SAILKAPENA
  • A-2 PLANOA. (1/10.000 Eskala) INDARREAN ZEGOEN PLANGINTZAKO KALIFIKAZIO OROKORRA
  • A-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN EKIPAMENDUAK
  • A-4-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. UR HORNIDURA SAREA
  • A-4-2 PLANOA. (Escala 1/10.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. ENERGIA ELEKTRIKOAREN SAREA
  • A-4-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. TELEKOMUNIKAZIO SAREA
  • A-4-4 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. GAS BANAKETA SAREA
  • A-4-5 PLANOA. (1/5.000 Eskala) EGUN DAUDEN AZPIEGITURAK. SANEAMENDU SAREA
  • A-5 PLANOA. (1/20.000 Eskala) UROLA KOSTAKO LZP. LURRALDE ANTOLAMENDURAKO IRIZPIDEAK
  • A-6 PLANOA. (1/10.000 Eskala) BALDINTZA BEREZIAK DITUZTEN LURZORUEN INBENTARIOA
     

B) Antolamendu orokorra

  • B-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) HIRIGINTZA ANTOLAMENDURAKO ELEMENTU ERABAKIGARRIAK
  • B-2 PLANOA. (1/10.000 Eskala) LURZORUAREN SAILKAPENA
  • B-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) HIRI LURZORU ETA URBANIZAGARRIAREN KALIFIKAZIO OROKORRA
  • B-4 PLANOA. (1/10.000 Eskala) LURZORU URBANIZAEZINAREN KALIFIKAZIOA ETA ANTOLAMENDUA
  • B-4-1 PLANOA. IPARRALDEA (1/5.000 Eskala) LURZORU URBANIZAEZINAREN KALIFIKAZIOA ETA ANTOLAMENDUA
  • B-4-2 PLANOA. HEGOALDEA (1/5.000 Eskala) LURZORU URBANIZAEZINAREN KALIFIKAZIOA ETA ANTOLAMENDUA
  • B-5-1 PLANOA. (1/5.000 Eskala) SISTEMA OROKORREN ZUZKIDURA SAREA (HIRI LURZORU ETA URBANIZAGARRIAN)
  • B-5-2 PLANOA. (1/5.000 Eskala) KOMUNIKAZIO AZPIEGITURAK (IBILGAILUENTZAKO BIDE SAREA)
  • B-5-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) KOMUNIKAZIO AZPIEGITURAK (BIDEGORRIAK ETA OINEZKO IBILBIDEEN SAREA)
  • B-6 PLANOA. (1/5.000 Eskala) HIRI LURZORU ETA URBANIZAGARRIAREN HIRIGINTZA ANTOLAMENDUAREN EREMUAK
  • B-7 PLANOA. (1/5.000 Eskala) HIRIGINTZA KUDEAKETA
  • B-8-1 PLANOA. (1/10.000 Eskala) ONDAREAREN KATALOGOA. ONDARE ARKEOLOGIKOA
  • B-8-2 PLANOA. (1/10.000 Eskala) ONDAREAREN KATALOGOA. ONDARE HISTORIKO ETA ARKITEKTONIKOA
  • B-9-1 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. UR HORNIDURA SAREA
  • B-9-2 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. ENERGIA ELEKTRIKOAREN SAREA
  • B-9-3 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. TELEKOMUNIKAZIO SAREA
  • B-9-4 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. GAS BANAKETA SAREA
  • B-9-5 PLANOA. (1/5.000 Eskala) AZPIEGITUREN ANTOLAMENDUA. SANEAMENDU SAREA
     

C) Eremuen antolamendua

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010