Tokiko Gobernu Batzarra

Tokiko Gobernu Batzarra

Deskribapen - Tokiko Gobernu Batzarra

Zarautz bezalako udalerrietan nahitaezkoa da Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, 5.000 biztanle baino gehiago baititu. 

OSAERA:

Alkateak eta legean ezarritako zinegotzi kopuruaren herena baino gehiagokoa ez den zinegotzi-kopuru jakin batek osatzen dute tokiko gobernu-batzarra. Alkateak izendatzen eta kentzen ditu askatasunez, eta osoko bilkurari ematen dio horren berri.

UDAL TALDEA

KIDEAK

EAJ-PNV

Garbiñe Oiarbide Iruretagoiena

Iban San Martin Hernandez

Iker Basurko De Miguel

Irune Urbieta Alberdi

Gervasio Gabirondo Fernandez

PSE-EE

Inaxio Illarramendi Lizarreta

 

ESKUMENAK:

Tokiko gobernu-batzarrari hauek dagozkio:

a) Alkateari bere eskumenak gauzatzen laguntzea.

b) Alkateak nahiz beste udal-organoren batek eskuordetzan emandako edo legeek aitortutako eskumenak. Alkateak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak kontsultatzeko egin klik hemen

BILKURAK:

Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkurak astean behin egiten ditu: astelehenetan, 13:00etan. 

Finkatutako egunen bat jaiegun izanez gero, haren aurreko edo hurrengo egun baliodunean egingo da, ordu berean. 

Bilkurak ez dira irekiak. 

Bilkuretako gai-zerrendak eta erabakiak kontsultatzeko, egin klik hemen

ARAUDIA:

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena
  • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
  • 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena.
  • 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 18koa, toki-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duena.
  • Zarauzko Udalaren Araudi Organikoa

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010